Mundua -

Koronabirusa

Israelek neurri zorrotzagoak ezarri ditu bigarren konfinamenduan

Aurrenekoz igaro du herrialdeak eguneko 8.000 kasutik gorako langa, eta honek, neurriak zorroztu behar izana ekarri du, besteak beste, beharrezkoak ez diren dendak ixtea eta mugikortasuna mugatzea.

Israelen bigarren itxialdia. Irudia: EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Israelek neurri zorrotzagoak ezarri ditu COVID-19k eragindako bigarren itxialdian
Itxialdia gogortu egin dute Israelen

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuak, ostiral honetan, iragarri duenez, aurreneko konfinamenduan baino neurri zorrotzagoak ezarriko ditu bigarren honetan, herrialdeak aurrenekoz igaro baitu 8.000 kasu positibotik gorako langa.

Benjamin Netanyahu lehen ministro israeliak iragarri duenez, beharrezkoak ez diren dendak itxiko dituzte eta mugikortasuna mugatu egingo dute.

Autopisten sarreretan eta irteeretan, bestalde, Poliziak kontrolak egingo ditu herritarrek alde batetik bestera bidaiatu ez dezaten. Itxialdia Rosh Hashanáren, urte berri judutarrren aurretik ezarri zen.

Elkarretaratzeak eta sinagogetako otoizteak, ordea, ez dituzte mugatu. Estatuko botere betereazlearen barruan eztabaidak egon baitira arlo hauen inguruan eta Israelgo Parlamentuak erabaki bat hartu arte ez dute inolako xehetasunik eskainik.

Gobernuak hainbat argudio eman ditu neurri zorrotzagoak ezartzerako orduan eta jakitera eman duenez, aurreneko itxialdian herritar askok ez zuten jaramonik egin eta ez zituzten neurriak bete.

Osasun Ministerioak adierazi duenez, 8.178 kasu positibo atzeman dira Israelen azken orduetan, pandemia garaian izan duten inoizko zifrarik altuena. Orotara, 217.899 kasu positibo eta 1.412 hildako zenbatu dituzte jada hilabete hauetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel Osasun albisteak gaur Asia azken ordukoa Koronabirusa Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?