Mundua -

URAKANAK

Eta izeneko ekaitza urakan bihurtu da Mexikoko golkoan

Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.

"Eta" urakanaren kokapena erakusten duen mapa. Argazkia: EFE
"Eta" urakanaren kokapena erakusten duen mapa
"Eta" urakanaren kokapena erakusten duen mapa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan Eta izeneko ekaitzak indarra hartu du Mexikoko golkoan eta bat kategoriako urakan izatera igaro da, AEBko CNH Urakanen Zentro Nazionalak zabaldutako informazioaren arabera.

Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdetan ehunka hildako eragin ostean, iparralderako bidea hartu du 120 kilometro orduko haize indarrarekin. AEBko CNN telebista katearen esanetan, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.

Etak hondamendia eragin du, batez ere Erdialdeko Amerikako herrialdeetan.

Guatemalan, Kongresuak hondamendi egoera onartu du hamar departamentutan larrialdiari erantzuteko. Gutxienez 47 pertsona hil dira, Guatemalako Hondamendiak Murrizteko Koordinakunde Nazionalak (Conred) jakitera eman duenez. Gainera, 97.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte, horietatik 17.300 agintariek prestatutako aterpetxeetan.

Biktimen kopuruak gora egin du Hondurasen ere. Asteartean eguneratutako azken balantzearen arabera, denboralearekin lotutako 58 heriotza izan dira.

Nikaraguan, herrialde horretako agintarien arabera, 70.000 pertsona baino gehiago ebakuatu zituzten Etaren eraginez. Horrez gain, ia 10.000 etxebizitzek kalteak jasan dituzte, eta horietatik 1.900 inguru guztiz suntsituta gelditu dira.

Panaman, 17 hildako eta 24 desagertu zenbatu dituzte, Juan Manuel Pino Segurtasun ministroaren hitzetan. Gainera, 3.500 pertsona daude aterpetxeetan.

Mexikok ere balantzea egin du azken egunotan, batez ere Tabasco eta Chiapas estatuetan, herrialdearen hego-ekialdean. Gutxienez 27 hildako eta 180.000 kaltetu baieztatu dituzte agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Munduko albiste zirraragarriak Ameriketako Estatu Batuak Eguraldia Mexiko bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Panama Albisteak Uholdeak bideoak Latinoamerika Urakanak Guatemala azken ordukoa Nikaragua azken ordukoa Tornadoak azken ordukoa Hondamendi naturalek kaltetutakoak Honduras azken ordukoa