Mundua -

KORONABIRUSA

Kutsatzeen kurban inflexio puntu bat antzeman du Frantziako Gobernuak, itxialdiagatik

Edozein kasutan, Osasun ministroak ez du uste murrizketa neurriak arintzeko garaia denik.

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa. Argazkia: EFE
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren kutsatzeen kurban inflexio zantzuak antzeman ditu Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak, urriaren 30etik Frantzian indarrean dagoen itxialdia tarteko. Dena dela, ez du uste oraindik presioa jaisteko unea denik.

Ebra taldeko hainbat egunkariri eskainitako elkarrizketan Osasun ministroak azaldu duenez, "itxialdiari esker, martxoan bezala, birusa gutxiago zirkulatzen hasi da" eta "epidemiaren gailurra igaro dugula dirudi". 

Epidemiaren kontrola hartzen ari direla eta hori albiste ona dela onartu arren, garaipena aldarrikatzeko eta neurriak arintzeko garaiz dela uste du.

Frantzian, positiboen kopuruak nabarmen egin du behera. Duela astebete, eguneko 60.000 kasu berri zenbatzen zituzten eta atzo, ostera, 27.228.

Positiboen ehunekoa % 16,9ra jaitsi zen atzo; azaroan, % 20ko langatik gorakoa zen.

Hildakoen kopuruari dagokionez, igandean 302 pertsona hil ziren (larunbatean, 359), eta martxoaz geroztik 44.548 pertsona hil dira koronabirusak jota.

Gaur egun, 33.081 pertsona daude COVID-19agatik ospitaleratuta Frantzian. Lehen olatuan, apirilean, unerik gogorrenean, 32.291 pertsona egon ziren ospitaleratuta. Zainketa Intentsiboen Unitateetan, berriz, 4.896 pertsona daude.

Itxialdia gutxienez abenduaren 1era arte egongo da indarrean, eta Frantziako Gobernuak esana du murrizketa neurriak oso pixkanaka arinduko dituela. Tabernak eta jatetxeek, esaterako, itxita jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Europar Batasuna Europa bideoak Frantzia bideoak Gaixotasunak albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Macron azken ordukoa Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak