Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Antony Blinken izango da AEBko Estatu idazkari berria

Bidenen segurtasun aholkularia izan zen 2013 eta 2017 urteen artean. Horrez gain, Linda Thomas-Greenfield izango da AEBen ordezkarian Nazio Batuen Erakundean.

Antony Blinken 2013ko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Antony Blinken 2013ko irudi batean.
Antony Blinken 2013ko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautetsiak bere gobernuko lehen karguak izendatu ditu: Antony Blinken izango da Estatu idazkaria eta Linda Thomas-Greenfield izango da AEBen ordezkaria Nazio Batuen Erakundean.

Halaber, John Kerry Estatu idazkari ohia izango da aurrerantzean Klimari lotutako gaietan presidentearen bidali berezia.

Blinkenek 58 urte ditu eta beti egon da Bidenen ondoan. Barack Obamaren agintaldiko azken bi urteetan (2015-2017) Estatu Departamentuko bigarren izan zen.

Bere izendapenak ez du ezustekorik eragin. Kiniela guztietan ageri zen bere izena, Susan Rice Obamaren segurtasun nazionalerako aholkulari ohiaren eta Chris Coons senatari demokrataren aurretik.

Blinkenen erronka nagusiak

Donald Trumpek hainbat herrialderekin hautsitako harreman diplomatikoak berreskuratzea izango da, besteak beste, Blinken eginkizunetako bat.  

Senatuak bere izendapen berresten badu, Blinkenek Ameriketako Estatu Batuak Klima-aldaketari aurre egiteko Parisko Akordioan, Irango itun nuklearrean eta Munduko Osasun Erakundean berriro sartzea izango du helburu.

Migratzaileak Estatu Batuetan hartzearen aldekoa da, eta duela zenbait hilabete esan zuen Guatemala, Honduras eta El Salvadorrera zuzendutako laguntzak handitzearen alde lan egingo zuela boterera helduz gero.

Europari dagokionez, Blinken konbentzituta dago kontinente zaharra aliatu bezala izan behar dutela AEBk.

Blinkenek ia bi hamarkada daramatza Bidenen aholkulari moduan. Biden senatari zenean haren laguntzailea izan zen eta honek AEBko presidenteorde kargua hartu zenean segurtasun nazionalerako aholkulari bilakatu zen (2009-2017).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden