Mundua -

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Bidenen lehentasunak: osasuna, ekonomia, arraza arteko berdintasuna eta klima

Koronabirusaren pandemiari aurre egitea izango da premiazkoena. Izan ere, egunean 120.000 kutsatze baino gehiago izaten ari dira AEBan eta jada 237.000 pertsona hil dira pandemia hasieratik.

Joe Biden artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Joe Biden artxiboko irudian.
Pandemiari aurre egiteko aditu talde bat osatuko du Joe Bidenek

2:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidente hautatuak herrialdeak oraintxe dituen erronka nagusietan arituko den trantsizio taldea abian jarri duela iragarri du igande honetan. Koronabirusaren pandemiari aurre egitea, ekonomia suspertzea, arraza arteko berdintasunean aurrerapausoak ematea eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka izango dira bere lehentasunak.

Hauteskundeak irabazi eta emandako lehen itzaldiaren ostean, Bidene ta Kamala Harris presidenteorde hautatuak adierazi dute jada hasi direla erronka horietan lanean. Batez ere, "nazioaren osasuna babestea, arrakasta izateko aukerak berritzea, berdintasunean aurrera egitea eta klimaren krisiari aurre egitea" aipatu dituzte.

Bidenen kanpainak hainbat kontu zabaldu ditu sare sozialetan eta baita webgune bat ere, buru belarri arituko diren erronka horien lan ildoak herritarrei azaltzeko.

Ez dago batere argi, dena dela, Bidenen taldeek sarbiderik izango dute duten agentzia federal nagusietan. Izan ere, Donald Trump presidenteak ez du bere porrota onartu eta iruzurra egon dela salatzen jarraitzen du, behin eta berriz, inolako frogarik gabe.

Koronabirusaren pandemiari aurre egitea izango da premiazkoena orain. Izan ere, egunean 120.000 kutsatze baino gehiago izaten ari dira AEBan eta jada 237.000 pertsona hil dira. "AEBko herriak erantzun azkarra merezi du, sendoa eta profesionala, COVID-19ak sortutako ekonomia eta osasun krisiak gainditzeko".

Joe Biden AEBko presidenteorde ohi izan zen 2009tik 2017ra bitartean, Barack Obamaren agintaldian, eta bart Wilmingtonen (Delaware), garaipenaren hitzaldian, AEBko polarizazioarekin amaitu nahi duen buruzagi gisa aurkeztu du bere burua.

Ia lau egun itxaron behar izan dira politikari demokrata beteranoaren garaipenaren proiekzioa iritsi arte. Izan ere, AEBko historian izan den posta bidezko boto kopururik handiena jaso da oraingoan, eta denbora behar izan da kontatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Osasuna plantilla Klima-aldaketa 2024 Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Arrazismoa Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Hauteskundeak COVIDaren agerraldiak gaur Larrialdi klimatikoa albisteak Joe Biden Kamala Harris gaur