Mundua -

EPAIKETA

Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu du Sarkozyrentzat, ustelkeriagatik

Bere azken alegatuan, ustelkeria eta influentzia trafiko delituak frogatutzat jo ditu Jean-Luc Blachon fiskalak.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia, epaiketan. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia, epaiketan
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia, epaiketan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian, fiskalak bi urteko espetxe zigorra eskatu zuen astearte honetan Nicolas Sarkozy presidente ohiarentzat, ustelkeriagatik eta influentzia trafikoagatik.

Jean-Luc Blachon fiskalak frogatutzat jo zituen bi delituak, Nicolas Sarkozyren eta Thierry Herzog abokatuaren arteko elkarrizketak aintzat hartuta. Gainera, antzeko zigorra eskatu zuen Herzogentzat, abokatutzan aritzeko bost urteko debekuarekin batera.

Gilbert Azibert Auzitegi Goreneko magistratu ohiarentzat ere bi urteko espetxe zigorra eskatu zuen, bere karreran gora egitearen truke erosten utzi izana leporatuta.

Blachon gupidagabe agertu zen bere azken alegatuan, eta hiru akusatuek 2014ko otsailean "ustelkeria itun bat" egin zutela ondorioztatu zuen. Horren arabera, Azibertek Sarkozyri "Bettencourt auzia"ren ikerketan informazioa lortzen laguntzen zion, Monakoko Estatu Kontseiluan postu bat lortzeko bultzada baten truke. Fiskalaren esanetan, bien laguna zen Herzog abokatua izan zen dena posible egin zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia argazkiak Epaiketak argazkiak Ustelkeria politikoa gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa