Mundua -

BAHIKETA

333 ikaslek desagertuta jarraitzen dute Nigerian

Armak zeramatzaten gizonek bigarren hezkuntzako eskola bat eraso zuten joan den ostiral gauean, Nigeriako ipar-mendebaldean.

Bahitutako ikasleen gurasoak institutuan. Irudia: Reuters
Bahitutako ikasleen gurasoak institutuan.
Bahitutako ikasleen gurasoak institutuan. Irudia: Reuters

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 333 ikaslek desagertuta jarraitzen dute pasa den ostiral gauean gizon armatuek bigarren hezkuntzako eskola bat eraso ondoren, Nigeriako ipar-mendebaldean, agintariek jakitera eman dutenez.

Erasoa Katsina estatuko Kankara hirian dagoen bigarren hezkuntzako eskola batean gertatu zen.

"Eskura dugun erregistroaren arabera, oraindik 333 ikasle bilatzen ari gara basoan edo haien gurasoen bitartez, benetako bahituen kopurua zehazteko", adierazi du Aminu Bello Masari Katsinako gobernadoreak.

Oraingoz, ez da ezagutzen haur horien zoria, agintariak batzuk bahituak izango ziren beldur baitira, baina beste batzuk basoetan edo etxeetan errefuxiatuta egon daitezke, edo erasotik ihes egin ondoren inguruko herrietara itzuli dira zenbatuak izan gabe.

Masarik azaldu duenez, eskolan 839 ikasle zeuden.

"Bilaketarekin jarraitzen dugu bahitutako eta desagertutako ikasleen kopuru zehatza zehazteko. Gobernu gisa, talde edo elkarte bakar bat ere ez da gurekin harremanetan jarri eta ez du erreklamaziorik egin", esan zuen gobernadoreak igande honetako azken orduan.

Bashir Magashi Nigeriako Defentsa ministroa buru zuen Gobernu Federaleko ordezkaritza batekin bildu ondoren egin zituen adierazpen horiek Masarik, eta Katsina bisitatu zuen.

Gobernadorearen arabera, eraso armatuaren ustezko egileek Kankarako Zango/Paula baso eremuan izango lukete basea, Nigeriako Armadari aurre egiten ari diren tokian.

Gurasoen agonia

Desagertutako ikasleen gurasoek euren seme-alabak ahalik eta lasterren erreskatatzea bermatzeko ahaleginak areagotzeko eskatu diete agintariei.

"Benetan kezkagarria da. 12 eta 16 urte bitarteko haurrak dira, egoera latz honetan daudenak. Ezin dugu ondo jan, ezta lo egin ere, ez baitakigu non dauden", adierazi du Alhaji Isma 'l Kafur 14 urteko ikasle baten aitak.

Amnistia Internazionala (AI) giza eskubideen aldeko erakundeak "gogor" gaitzetsi du "Gobernuak Kankaran duen Bigarren Hezkuntzako Eskolako 333 ikasleren bahiketa".

Amnistiak iraganean salatu zuenez, "Gobernuaren akatsek landa-komunitateak gizon armatuen menpe utzi dituzte. Kankarako bahiketak are gehiago erakusten du Gobernuaren babes falta".

2020ko urtarriletik, AIk Nigeriako ipar-mendebaldeko eta erdialdeko hainbat estatutan izandako eraso eta bahiketen gorakadak dokumentatu ditu, eta gutxienez 1.126 pertsona hil dituzte talde armatuek, abuztuaren amaieran zabaldutako txosten baten arabera.

Gaur egun, oraindik ez dakite non dauden 112 neska.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Bahiketak Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak