Publizitatea
Itxi

2021/01/08

09:52

Mundua

AEB

Facebookek Trump blokeatu du "epemugarik gabe", "matxinadarako" deia egiteagatik

L.Z. | EiTB MEDIA

Zuckerbergek adierazi du "arrisku handia" dakarrela AEBko jarduneko presidenteak aipatu sare soziala erabiltzeak. Horregatik, "ezingo du bere kontua erabili, gutxienez agintaldia bukatu arte".

  • Donald Trump

    Donald Trump. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Facebooken sortzaile Mark Zuckerbergek jakitera eman duenez, AEBko jarduneko presidente Donald Trumpen kontua "epemugarik gabe" egongo da blokeatuta, aipatu sare sozialaren politika urratu duelako.

Ohar batean, Zuckerbergek berretsi du gutxienez agintaldia bukatu arte Trumpek ezingo duela berriro Facebook erabili, "matxinadarako deia" egin duela iritzita.

"Azken 24 orduetako gertakariek argi erakutsi dute Trumpen asmoa ez dela inondik inora botere aldaketa baketsu eta legal baten alde egitea", esan du ohar horretan.

Horrela, Zuckerbergek adierazi du "arrisku handia" dakarrela AEBko jarduneko presidenteak aipatu sare soziala erabiltzeak. Horregatik, "ezingo ditu Facebookeko eta Instagrameko kontuak erabili, gutxienez agintaldia bukatu arte".

Plataforma horrek Trump hainbeste denborarako blokeatzen duen lehenengo aldia da. Erabakia, baina, Kapitolioaren aurkako erasoaren ondotik iritsi da.

Bestalde, zuzeneko emankizunetarako erabili ohi den Twitch plataformak, Twitterrek bezala, agintari estatubatuarraren kontua aldi baterako blokeatzea erabaki du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena