Mundua -

Koronabirusa

Koronabirusaren aldaera britainiarrak hilgarriago dirudi, Johnsonen arabera

"Gainera, azkarrago zabaltzen da", gehitu du. Hala eta guztiz ere, Erresuma Batuan ematen ari den txertoa bi aldaerentzat dela baliagarria azaldu du.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du "frogak" daudela Erresuma Batuan atzemandako koronabirusaren aldaera "hilkortasun maila altuagoarekin lotuta" dagoela pentsatzeko, eta kutsakorragoa ere badela.

Johnsonek prentsaurreko batean azaldu duenez, aldaera berri horren eraginez, Britainia Handiko osasun sistema publikoa (NHS) "presio handipean" dago, baina badirudi Erresuma Batuan ematen ari den txertoa bi aldaerentzat dela baliagarria.

"Gaur jakinarazi digute, azkarrago zabaltzeaz gain, Londresen eta hego-ekialdean atzemandako aldaera berria hilkortasun maila handiagorekin lotuta dagoela agertzen duten frogak daudela", adierazi du lehen ministro britainiarrak.

Bestalde, prentsaurreko berean, Gobernuaren Patrick Vallance aholkulari zientifiko nagusiak esan du aldaera britainiarra jatorrizkoa baino % 30-% 70 kutsakorragoa dela, baina oraindik ez dakitela zergatik.

Hala eta guztiz ere, berretsi du oraindik "zalantza asko" daudela, eta txertoa aldaera berriarekin ere eraginkorra den zantzuak ere badaudela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Boris Johnson Koronabirusa