Mundua -

Nazioarteko Justizia Auzitegia

Hagako Auzitegiak gerra krimenak ikertuko ditu Palestinan

Israelgo Indar Armatuek edo Palestinako taldeek ustez egin dituzten gerra krimenak egongo dira jomugan.

Israelen erasoa Palestinaren aurka. Argazkia: Efe
Israelen erasoa Palestinaren aurka. Argazkia: Efe
Israelen erasoa Palestinaren aurka. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Justizia Auzitegiko Fiskaltzak argi berdea eman dio Palestinako ikerketari, epaileek baieztatu egin baitute auzitegiak eskumena duela Israelek okupatutako lurraldeetako gatazkan parte hartzen ari direnen ustezko gerra krimenak ikertzeko.

"Auzitegiaren eskumena diren eta 2014ko ekainaren 13tik egin diren delituak ikertuko dira", adierazi du Fatou Bensoudak, Hagan egoitza duen epaitegiko fiskal nagusiak.

Israelgo Indar Armatuek edo Palestinako taldeek ustez egin dituzten gerra krimenak egongo dira jomugan, zibilen aurka egindakoak, hain zuzen ere..

Hagako Auzitegiko Fiskaltzak egin berri duen txosten baten arabera, Israelgo Armadak "zibil israeldarrak" Zisjordaniara "lekualdatu" izana ikertuko dute, besteak beste.

2018ko martxoaren hasieran Gazako Zerrendan izandako Itzulera Martxa handiak ere aipatzen dira dokumentuan. Izan ere, Israelek "baliabide hilgarriak eta ez hilgarriak" erabili zituen palestinarren aurka, eta ondorioz, "200 hildako izan ziren, tartean 40 haurretik gora, eta milaka zauritu".

Bensouda buru duen bulegoaren dokumentuan Gazatik Israelera jaurtitako misilak ere agertzen dira. Fiskaltzaren txostenak 2019ko maiatzaren 4tik 6ra "gutxienez lau zibil hil eta ehundik gora zauritu" eragin zituen "ehunka kohete eta granadaren" jaurtiketa jasotzen du.

Israel, kontra

Palestinak, Nazio Batuen Erakundeko Estatu begirale den heinean, Erromako Estatutua berretsi zuen 2015ean, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren fundazio gutuna, alegia. Horri esker, Fiskaltzak ikerketa abiatu ahal izan du, eta Palestinako Aginte Nazionalak "gustura" hartu du erabakia.

Israel, ordea, ez da auzitegiaren kide, eta ez du bere zilegitasuna onartzen. Hori horrela, hasiera-hasieratik agertu da ikerketaren aurka.

2020ko otsailean egindako ahozko saio batzuetan, Israelen estatu aliatu batzuk, Alemania, Australia, Hungaria eta Txekiar Errepublika, besteak beste, ikerketaren kontra agertu ziren, uste baitute Palestina ez litzatekeela Estatu gisa hartu beharko Hagako Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Giza eskubideak albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy