Publizitatea
Itxi

2021/03/11

20:27

Mundua

Koronabirusa

AstraZenecaren txertoa erabiltzen segitzeko deia egin du Europako Agentziak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Hainbat herrialdek txertaketa-kanpaina eten dute, zenbait pertsonek tronboak izan dituztelako. Espainiak oraindik ez du erabaki AstraZenecaren txertoa 55 urtetik gorakoei jarri ala ez.

  • AstraZenecaren txertoa.

    AstraZenecaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

AstraZeneca enpresa-farmazeutikoak covid-19ari aurre egiteko txertoa erabiltzen jarraitzeko deia egin du Sendagaien Europako Agentziak, segurua dela berretsita.  

Europar Batasuneko zenbait herrialdek kanpaina eten dute, zenbait pertsonek tronboak izan ostean. Sendagaien Europako Agentziak egindako ikerketak, baina, baztertu egin du kasu horiek txertoarekin lotuta daudela. "Egun, txertoaren onurak arriskuak baino gehiago dira eta, beraz, txertoa erabiltzen segitzea gomendatzen dugu", adierazi dute.

Martxoaren 10era arte, bost milioi lagunek jaso dute AstraZenecaren txertoa Europar Batasunean eta 30 tronbosi kasu detektatu dira, Agentziak jakinarazi duenez.

Italia, Danimarka, Norvegia, Islandia, Estonia, Lituania, Letonia eta Luxenburgo dira txertaketa aldi baterako bertan behera uztea erabaki dute herrialdeak.

Lehendabiziko abisua Austriak eman zuen, tronbosi baten ondorio hil zen pertsona baten heriotza txertaketarekin lotuta egon zitekeelakoan.

Testuinguru honetan, Espainiako Osasun Publikoaren Batzordea ostegun honetan bildu da AstraZenecaren txertoa 55 eta 65 urte arteko pertsonei emateko aukera aztertzeko. Alabaina, Europako Agentziaren ikerketa amaitu bitartean ez dute erabakirik hartuko.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena