Mundua -
Urritik atxilotuta daude
Al Kaidak ukatu du boluntarioen bahiketan parte hartu izana
Mendebaldeko bost bahituen argazki batzuk zabaldu ditu Magreb Islamiarreko Al Kaidak, Ainhoa Fernandez eta Enric Gonyalons boluntarioen bahiketaren erantzunkizunaren akusazioa errefusatzeko asmoz.
Erredakzioa
Azaroaren 24ean eta 25ean Malin bahitutako mendebaldeko bost herritar ikusten diren argazki batzuk zabaldu ditu Magreb Islamiarreko Al Kaidak, ANI Mauritaniako albiste agentziak jakitera eman duenez.
Posta elektronikoen bitartez agentziak jasotako argazkietan azaroaren 24ean Maliko Hombri herrialdean bahitutako Philippe Verdon eta Serge Lazarevic frantziarrak ikus daitezke. Al Kaidaren arabera, bahituak Frantziarako lan egiten duten bi espioi dira.
Bigarren argazkian atzerriko hiru herritar ikus daitezke, Tombuctu hirian azaroaren 25ean bahitu zituztenak. Erasoan, Alemaniako herritar bat hil zen erasotzaileei aurre egin zielako.
Maliko Poliziak Al Kaidako kideen atxiloketei erantzuteko bahiketa hauek egin dituztela argitu du taldeak. Halaber, asteazken honetan zabaldutako agiri batean Tindufen urrian izandako bi espainiar eta italiar baten bahiketan parte hartu izana ukatu du.