Mundua -

PALESTINA

Yamila al Shanti, Hamasen zuzendaritzan sartu den lehen emakumea

Ingelesean lizentziaduna da Egiptoko Ain Shams Unibertsitatean eta master bat zein doktoretza ditu Pedagogian, Gazako Unibertsitate Islamikoan. Israel jopuntuan dago 2006tik.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yamila al Shanti Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko (Hamas) Zuzendaritza Exekutiboko kide aukeratu dute, hiru aste iraun dituen barne prozesuaren ostean.

Palestinako erakunde islamistaren organo gorena da Zuzendaritza Exekutiboa, eta lehen aldia da emakume bat hautatzen dutela. Al Shanti Ingelesean lizentziaduna da Egiptoko Ain Shams Unibertsitatean, eta, master bat eta doktoretza bat ditu Pedagogian, Gazako Unibertsitate Islamikoan.

Israelen jopuntuen zerrendan dago 2006tik, Beit Hanungo Umm al Nasr meskitan, Gazako Zerrendaren iparraldean, ekintzaile palestinarrak babesten ziren tokian, Israelgo setio militarra haustea lortu zuen emakumeen martxako buru izan zenetik.

"Hasieratik Hamas mugimenduan lider gisa lanean aritu naiz, eta ondoren Salbazio Nazionalerako Alderdi Islamikoan (Hamasek osatua) sartu nintzen, Palestinako Aginte Nazionala sortu ostean", esan du Al Shantik berak Palestinako prentsari egindako adierazpenetan.

Hamas nagusitu zen "2006ko hauteskunde legegileetan, 'Aldaketa eta Erreforma' zerrendan nengoen -Hamasen aldekoa-, eta ordutik Emakumearen Gaietarako Ministerioan ikasten aritu naiz", azaldu du.

Hamaseko Emakumeen Mugimenduak berak nabarmendu duenez, Al Shantiren izendapenak "mugimenduaren pentsamendu zibilizatua agerian uzten du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Palestina Ekialde Hurbila Hamas albisteak