Mundua -

Klima-aldaketari buruz

Durbaneko Biltzarrak Kiotoko konpromisoa luzatzea adostu du

Akordio honen arabera, herrialde garatuen gehiengo batek Kiotoko Protokoloa bete eta gas kutsatzaileen isuriak murriztu beharko ditu.

Maite Nkoana-Mashabane Atzerriko Gaietarako Hegoafrikako ministroa. Argazkia: EFE
Maite Nkoana-Mashabane Atzerriko Gaietarako Hegoafrikako ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durbaneko Biltzarran izan diren 192 herrialdeko ordezkariek azken orduko akordioa adostu dute igande goizaldean. Azken bi aste hauetan negoziazio latzak izan eta egun batez biltzarra luzatu ostean, Kiotoko Protokoloak ezarritako konpromisoak berrestea adostu dute.

Akordio honen arabera, herrialde garatuen gehiengo batek Kiotoko Protokoloa bete eta gas kutsatzaileen isuriak murriztu beharko ditu. Hala ere, AEBak gehien kutsatzen duten herrialdeen artean egonda ere, akordio honetatik kanpo geratu dira, inoiz ez baitu itun hau berretsi.

Hala ere, uko egin diote Kiotoko Protokolo berria zenbat luzatuko duen zehazteari, behin-behineko epea datorren urtea amaitzen delako. Gainera, ez dute nahi ere izan itun berriaren konfigurazioa ezarri eta adostutakoaren arabera, honen gainean 2015ean erabakiko dute.

Hala ere, gehien kutsatzen duten herrialdeek euren isuriak murrizteko neurriak hartzera behartu du Durbaneko goi-bilerak lehen aldiz. Horrek beroketa orokorraren prozesua geldiarazten lagunduko du.

Halaber, beroketa orokorraren ondorioz herrialde txiroak pairatzen ari diren eraginei aurre egiteko Klima Berdea Funtsa abian jartzea adostu dute.

Maite Nkoana-Mashabane Hegoafrikako Atzerri Gaietarako ministroak akordio hau ospatu du. "A plan batekin etorri gara Durbanera eta gure seme-alaben eta iloben etorkizunerako planeta salbatzeko A planarekin amaitu dugu biltzarra. Historian inoiz ez lortutakoa adostu dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea