Mundua -

SUEZKO KANALA

Ever Given ontzia flotarazteko ahaleginak huts egin du, berriro

Suezko kanalak, beraz, blokeatuta jarraitzen du. Erreskate operazioaren arduradunek atzo adierazi zutenez, bart gaueko baldintzak "egokiak" ziren ontzia atzera berriz martxan jartzeko.

Ever Given kargaontzia, Suezko kanalean. Argazkia: EFE.
Ever Given kargaontzia
Ever Given kargaontzia, Suezko kanalean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ever Given kargaontzia flotarazi eta Suezko kanala libratzeko beste saiakera bat egin dute, bart, baina ahaleginak huts egin du. Itsasgora eta ilargi betea, bi baldintza horiekin erreskaterako "une egokia" zela uste arren adituek, ez da hala izan.

"Tamalez, itsasoaren egoerak ez digu lagundu Ever Given berriz martxan jartzen", esan du Leth Agencies erreskate-operazioa zuzentzen ari den konpainiak, sare sozialetan. Gaur, igandea, berriro saiatuko dira ontzia askatzen, atoiontzi berezien bidez.

Martxoaren 23tik dago Ever Given ontzia Suezko kanalean ez atzera ez aurrera,  eta ondorioz, 326 ontzi daude inguruan pilatuta. Saiakera bat baino gehiago egin dira azken egunotan, azkena bart, baina ezer gutxi aurreratu dute. 400 bat  metro luze eta 65 metroko zabal da, eta 230.000 tonako edukiera du. Panamako bandera duen ontzia, Txinatik Rotterdamerako bidean zihoala, haize kolpe baten ondorioz, trabeska geratu zen, kanalaren mutur batean.

Orain, Suezko Kanalaren Agintaritzak itsasaldietan jarrita du begirada. Antza, goranzko mareak lagunduko egingo lieke ontzia mugiarazten.

Ever Given ontziak daramatzan ehunka edukiontzietako 50 batek Bilboko portua dute helmuga, EITB Mediak baieztatu duenez. Edukiontzi horietan mota guztietako produktuak daude, besteak beste, EAEko industriarako osagai garrantzitsuak,  eta baita, material sanitarioa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Krisi ekonomikoa Nazioartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Egipto Merkataritza Asia Merkantzia-garraioari buruzko albisteak