Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gutxienez hildako bat eta zauritu bat institutu batean izandako tiroketan, Tennesseen

Bertsio ofizialaren arabera, biktima komunean sartu da eta bertaratu diren poliziei tiro egin die. Agenteek tiroz hil dute.

Agenteak tiroketa izan den lekuan, Knoxvillen, Tennesseen. Argazkia: EFE
Agenteak tiroketa izan den lekuan, Knoxvillen, Tennesseen
Agenteak tiroketa izan den lekuan, Knoxvillen, Tennesseen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan tiroketa izan da Ameriketako Estatu Batuetako institutu batean, eta bigarren hezkuntzako ikasle bat hil da. Tiroketa Knoxville udalerrian gertatu da, Tennessee estatuan.

Polizia Austin-East Magnet institutura joan da astelehen arratsaldean, zentroan pertsona armatu bat zegoela ohartarazteko dei bat jaso ostean.

David B. Rausch Tennesseeko Ikerketa Bulegoko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu duenez, pertsona armatu bat komunetan gotortu da.

Bertsio ofizialaren arabera, biktimak uko egin dio komunetik ateratzeari, eta tiro egin die agenteei. Agenteek, orduan, tiroz erantzun diote, eta erasotzailea bertan hil da.

Agenteetako bat balaz zauritu da, eta ospitaleratu egin dute.

Knoxvilleko Poliziak zabaldutako ohar baten arabera, pertsona bat atxilotu dute, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa