Mundua -

KORONABIRUSA

Israelen aire librean ez da maskara nahitaez erabili behar dagoeneko

Txertaketa kanpaina azkarraren eta kutsatze tasa baxuaren ondorioz, israeldarrak ez dira aire zabalean maskara erabiltzera behartuta. Toki itxietan, berriz, nahitaez erabili behar dute oraindik.

Israelgo soldaduak maskararik gabe Jerusalemeko Mahane Yehuda merkatuan. Argazkia: EFE
Israelgo soldaduak maskararik gabe Jerusalemeko Mahane Yehuda merkatuan. Argazkia: EFE
Txertaketa masiboari esker, Israelen maskara ez da derrigorrezkoa toki irekietan

1:3

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko israeldarrek ez dute maskara erabili behar aire librean. Horrela, txertaketa-kanpainaren ostean herrialdea ia erabat irekitzeko planarekin jarraitzen dute; izan ere, txertaketak neurri handi batean murriztu egin ditu covid-19aren kasuak.

Aste batzuetako eztabaidaren ostean, Yuli Edelstein Osasun ministroak jarraibideak eman zituen aire librean maskara erabiltzeko agindua jasotzen duen araua indargabetzeko.

Adituen arabera, Israelen kutsatze tasa baxua dela eta, eremu irekietan birusarekin kutsatzeko arriskua oso mugatua da.

Hala ere, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da barnealdeetan, izan ere, leku itxietan infekzioa izateko arriskua handiagoa da.

Israel nolabaiteko normaltasunera eta errutinara itzuli da, pandemiaren aurreko egoeraren antzera. Txertaketa-kanpaina azkarrak infekzioak gutxitu zituen eta deseskalatze mailakatua eragin zuen.

Gaur egun, Israelek egunean 200 kutsatze berri erregistratzen ditu, egoera larrian dauden ospitaleratuak 200 baino apur bat gehiago dira, eta gaixoak 3.000 baino gutxiago (duela hilabete batzuk milaka eta milaka ziren gaixoak).

Israelek 9 milioi biztanle ditu, eta horietako 5,3 milioi baino gehiago dira gutxienez txertoaren dosi bat jaso dutenak, eta israeldarren % 53k bi dosiak jaso dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Israel Koronabirusa Maskarak