Publizitatea
Itxi

2021/04/27

21:21

Mundua

koronabirusa

Espainiak berrogeialdian jarriko ditu Indiatik iristen diren bidaiariak

eitb media

Gobernuak gogorarazi duenez, ez dago Espainiaren eta Indiaren arteko hegaldi zuzenik, eta, hortaz, ezinezkoa da horiek debekatzea.

  • Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

    Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiak derrigorrezko berrogeialdian jarriko ditu Indiatik datozen pertsonak, bertan agertutako koronabirusaren aldaera berria kontrolatzeko osasun neurri gisa.

Hala iragarri du Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak, eta gogorarazi du ez dagoela hegaldi zuzenik Indiarekin eta, hortaz, ezinezkoa dela horiek debekatzea, Europako beste hainbat herrialdek egin duten bezala.

Bitartean, Espainiak Indian duen Enbaxadak lehenbailehen itzultzeko gomendatu die herrialde horretara aldi baterako joandako espainiarrei.

Fernando Simon Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak azaldu duenez, badirudi koronabirusaren aldaera hori ez dela beste batzuk baino kutsakorragoa. Gainera, jatorrizko herrialdetik kanpo ez du espazio gehiago okupatzen, eta ez du ematen larriago denik.

Estatu mailan oraindik kasurik baieztatu ez bada ere, Simonek ez du baztertu aurrerago baten bat detektatzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena