Mundua -
Ipar Korea
Estasia Kim Jong Il diktadorearen hiletan
Ehunka mila herritar kalera atera dira Piongiangen, segizioa ikusteko, eta neurrigabe negar egiten ari dira.
Erredakzioa
Ipar Koreak hasiera eman die gaur goizean Kim Jong Il diktadorea zenaren hileta-elizkuzunei Piongiangen, aurrez ikusitakoa baino lau ordu beranduago, elurteen ondorioz, KCNA informazio agentzia iparkorearrak jakinarazi duenez.
Haren ondorengoa, Kim Jong-un semea, segizioaren aurrealdean doa, oinez, herrialdeko ordezkari politiko eta militar gorenekin batera.
Kaleetan ehunka mila herritar elkartu dira, elurte handiak baudaude ere, diktadoreari azken agurra emateko.
Haren heriotzaren berri eman zuten egunean gertatu zen bezala, herritarrak neurrigabe negar egiten ari dira.
Ibilbidea bukatutakoan, Kim Jong Ilen gorpua Kumsusan Jauregira eramango dute, Kim Il Sun aitarenarekin batera hobiratzeko.
Bertsio ofizialaren arabera, diktadorea abenduaren 17an zendu zen, bihotzekoak jota.
Seme gazteena, Kim Jong-un (30 urte baino gutxiago dituela uste da), da herrialdeko diktadore berria, eta hedabide ofizialetan "ondorengo handia" deitzen hasi dira.