Mundua -

Energia nuklearra

NBEk salatu du Iran neurriz kanpo ari dela uranioa aberasten

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren iritzian, "oso kezkagarria" da nukleartzat ez dituzten hiru lantegitan fisioa egiteko materiala ote dagoen egindako galderei erantzun ez izana.

Uranioa aberasteko lantegi bat, Iranen. Argazkia: Efe
Uranioa aberasteko lantegi bat, Iranen. Argazkia: Efe
Uranioa aberasteko lantegi bat, Iranen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iran uranioa aberasten ari da, 2015eko itun nuklearrean adostutakoa baino askoz gehiago, eta nazioartearen ikuskaritzari eta galderei erantzuteari uko egiten dio, Nazio Batuen Erakundeko Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak gaur salatu duenez.

Agentziak Vienan kaleratutako azken txostenean bildutakoaren arabera, Iranek 3.241 kilo uranio aberastu du, otsailean baino % 9,2 gehiago, eta 2,4 kilo ditu % 60ko purutasunarekin, hau da, bonba atomikoak ekoizteko beharrezko ehunekotik gertu.

Bestalde, Agentziaren iritzian, "oso kezkagarria" da nukleartzat ez dituzten hiru lantegitan fisioa egiteko materiala ote dagoen egindako galderei erantzun ez izana, Irango programa nuklearraren izaera baketsua bermatzeko gaitasunari kalte egiten diolakoan.

NBEren Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak aspalditik omen ditu hainbat lantegitan arrasto nuklearren frogak, baina ez du irandarren azalpenik jaso.

Hori argitze aldera, agentziak elkarrizketa agenda bat adostu zuen otsailean Irango ordezkari batzuekin, baina ez du esperotako emaitza lortu, gaur kaleratutako txostenean agertzen denez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak Iran Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?