Publizitatea
Itxi

2021/06/23

23:15

Mundua

Estraditatu egin behar zuten

McAfee antibirusaren sortzailea hilda topatu dute Bartzelonako kartzela batean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

2020ko urrian atxilotu zuten Bartzelonako aireportuan, Estatu Batuetan iruzur fiskala egitea leporatuta, eta estradizioaren zain zegoen.

  • John McAfee Auzitegi Nazionalean telematikoki egindako saioan.

    John McAfee Auzitegi Nazionalean telematikoki egindako saioan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

John McAfee, izen bereko antibirus informatiko ezagunaren sortzailea, hilda topatu dute Bartzelonako Brians 2 kartzelako ziega batean, espetxeetako iturriek jakinarazi dutenez. 75 urte zituen.

Iazko urriaren 4an sartu zuten preso, Ameriketako Estatu Batuetan delitu fiskalak egitea egotzita, eta estradizioaren zain zegoen.

Espetxeko funtzionarioak eta medikua McAfee suspertzen saiatu dira, baina bertan zendu da, Kataluniako Gobernuko Justizia Kontseilaritzaren esanetan.

Agintariek ikerketa abiatu dute zer gertatu den argitzeko, baina Generalitateak azpimarratu du, zantzu guztien arabera, bere buruaz beste egin duela.

Informatikari diruduna 2020ko urriaren 3an atxilotu zuten Bartzelonako El Prat aireportuan, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak astelehenean onartu zuen AEBren esku uztea, herrialde hartan delitu fiskalak egin izana egotzita.

Auzitegi Nazionaleko saioan, McAfeek azpimarratu zuen jazarpen politikoa jasaten ari dela, AEBko Ogasunaren ustelkeria publikoki salatu zuelako. "Estraditatzen banauzue, argi daukat bizitzeko geratzen zaidan denbora espetxean igaroko dudala, AEBko Gobernuak nire kontrako zigorra eredutzat erabili nahi duelako", adierazi zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;