Mundua -

Erreferenduma

Eskoziak herrialde independentea izan nahi al du?

Alex Saldomenk erreferendumean egingo den galdera iragarri du, Edinburgoko Legebiltzarrean, eta 16 urtetik gorakoek botoa emateko aukera izan dezaten defendatu du.

Alex Salmond. Argazkia: Efe
Alex Salmond. Argazkia: Efe
Salmondek Eskoziako erreferendumean egingo den galdera iragarri du

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eskoziarrei egingo zaien erreferendumaren galdera iragarri du: 'Eskoziak herrialde independentea izan nahi al du?'

Orain dela 300 urtetik da Eskozia Erresuma Batuko zatia. 1707ko 'Batasun Agiriaren' bidez Ingalaterrarekin lotuta dago, eta Salmonden alderdi nazionalistak honekin amaitu nahi du. Horretarako, independentziaren inguruko plebiszituaren planaz hitz egin du lehen ministroak, Edinburgoko Legebiltzarrean.

Bertan, Eskozian bizi diren 16 urtetik gorakoek botoa emateko aukera izan dezaten defendatzen du Salmondek. ''16 urteko herritarrek ezkondu, armadan  izena eman eta zergak ordaintzeko aukera baldin badute, Eskoziaren etorkizun konstituzionalaren inguruan ere iritzia emateko aukera izan behako lukete'', gaineratu du. Inkesten arabera independentziaren aukerak oraindik ez du gehiengoaren babesa, baina babes hori handiagoa da gazteen artean.Eskozia independente batekin "gizarte justu eta toleranteago bat" bilakatuko dela defendatu du Salmondek, eta Ingalaterrarekiko harremanak positiboagoak izango direla uste du.

Dataren inguruan, adostasunik ez

2014. urtean egin nahi du galdeketa, orduan beteko baitira 700 urte Bannockburneko gatazka, Eskoziak Ingalaterraren aurka lortu zuen garaipen historikoa, izan zenetik. Hala ere, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak 2013. urtean egitea nahi du, zalantzak lehenbailehen amaitzeko, horrek Eskoziako ekonomiari kalte egiten diola uste baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea