Itxi

2021/08/02

07:28

Mundua

Alemania

Ia 600 protestari atxilotu eta hamar polizia zauritu dituzte Berlinen, murrizketen aurkako protestetan

Agentziak | EITB Media

Querdenken mugimenduak antolatutako protestetan, 5.000 pertsona baino gehiago bildu dira Alemaniako hiriburuan.

  • Murrizketen kontra, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Alemaniako hiriburuan.

    Murrizketen kontra, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Alemaniako hiriburuan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ia 600 pertsona atxilotu dituzte igandean Berlinen, covid-19aren pandemia geldiarazteko ezarritako murrizketen aurka baimenik gabe egindako protestetan. Protesta horietan, 10 agente baino gehiago zauritu dira, Poliziak jakitera eman duenez.

"Orain arte, ia 600 pertsona atxilotu dituzte, arau-hauste larriak egotzita", Berlingo Poliziaren bozeramaile Thilo Cablitzek Welt egunkariari esandakoaren arabera.

Protestak Querdenken murrizketen aurkako mugimenduak antolatu ditu, eta, hainbat ekitalditan, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Alemaniako hiriburuan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;