Mundua -

Errepresioa Sirian

50 hildako Siriako Armadaren erasoaren ondorioz, Homsen

Oposizioak esan duenez, Siriako presidentearen armadak Homs hiria bonbardatu du berriro eta erasoak ospitale bat ere harrapatu du. AEBak Damaskoko enbaxada ixtea erabaki du.

Homs hiriko bonbardaketa bat. Argazkia: Efe
Homs hiriko bonbardaketa bat. Argazkia: Efe
Siriako armadak Homs errebeldeen gotorlekua eraso du berriro

01:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 lagun hil dira gutxienez Bashar al Assaden erregimenaren armadaren erasoaren ondoroz Homs hirian, oposizioak jakinarazi duenez.

"Goizeko seiak aldera hasi da bonbardaketa eta jada 50 hildako zenbatu dituzte, gehienak zibilak", esan du oposizioko kide batek.

Kalte handienak Bab Amro auzoan izan dira, eta bertako ospitalea ere harrapatu du erasoak.

Ostiralean 147 eta 260 lagun artean hil ziren Homsen, Bashar al Assad presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik izan den triskantzarik "handienean".

Ordu gutxitara Errusiak eta Txinak NBEren Segurtasun Kontseiluaren erresoluzioa betatu zuten, Siriaren kontra. Erresoluzioak Arabiar Ligaren planaren bitartez Siriako krisiari irtenbide bat ematea bilatzen du. Bertan, besteak beste, Siriako presidenteak boterea presidenteordeari eman eta batasun nazionaleko Gobernua bat eratzea proposatzen da.

AEBak Damaskoko enbaxada ixtea erabaki du

AEBak Damaskoko enbaxada ixtea erabaki du, herrialdeko agintariek segurtasuna mantentzeko duten gaitasun eza argudiatuta.

Militar desertoreek Siriako Askatasunerako Goren Kontseilua sortu dute

Siriako militar desertoreek Siriako Askatasunerako Goren Kontseilua eratu dutela iragarri dute eta Siriako Armada Askearen ordezkoa izango da.

Bozeramailea Armada Askearen berdina izango da, egun Turkian iheslari moduan dagoen Maher al Naimi komandantea.

50 lagun hil dira gutxienez Bashar al Assaden erregimenaren armadaren erasoaren ondoroz Homs hirian, oposizioak jakinarazi duenez."Goizeko seiak aldera hasi da bonbardaketa eta jada 50 hildako zenbatu dituzte, gehienak zibilak", esan du oposizioko kide batek.Kalte handienak Bab Amro auzoan izan dira, eta bertako ospitalea ere harrapatu du erasoak.Ostiralean 147 eta 260 lagun artean hil ziren Homsen, Bashar al Assad presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik izan den triskantzarik "handienean".Ordu gutxitara Errusiak eta Txinak NBEren Segurtasun Kontseiluaren erresoluzioa betatu zuten, Siriaren kontra. Erresoluzioak Arabiar Ligaren planaren bitartez Siriako krisiari irtenbide bat ematea bilatzen du. Bertan, besteak beste, Siriako presidenteak boterea presidenteordeari eman eta batasun nazionaleko Gobernua bat eratzea proposatzen da.AEBak Damaskoko enbaxada ixtea erabaki du AEBak Damaskoko enbaxada ixtea erabaki du, herrialdeko agintariek segurtasuna mantentzeko duten gaitasun eza argudiatuta.Militar desertoreek Siriako Askatasunerako Goren Kontseilua sortu duteSiriako militar desertoreek Siriako Askatasunerako Goren Kontseilua eratu dutela iragarri dute eta Siriako Armada Askearen ordezkoa izango da.Bozeramailea Armada Askearen berdina izango da, egun Turkian iheslari moduan dagoen Maher al Naimi komandantea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian? Ekialde Hurbila gaur