Itxi

2021/08/22

15:09

Mundua

Afganistan

Armak uzteko azken abisua eman diote talibanek Panjshir probintzian dagoen erresistentziari

Agentziak | EITB Media

Afganistango antzinako gobernuaren indarrek eskua luzatu diete matxino islamistei gobernu inklusiboa sortzeko.

  • Talibanak Kabulen. Argazkia: EFE.

    Talibanak Kabulen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Talibanek igande honetan iragarri dutenez, hiru orduko epea eman diote Panjshir probintzian —Afganistango ipar-ekialdea– dagoen erresistentziari armak utz ditzaten, Al Arabiya kateak jakitera eman duenez.

Matxino islamistek probintziaren aurkako erasoa prestatzen ari direla ohartarazi dute, Amrula Sale Afganistango presidenteordea bertan baitago babestuta, hedabidearen iturrien arabera.

Joan den ostiralean, Pajhwok Afganistango albiste agentziak baieztatu zuen Saleri leial zitzaizkion indarrek, Abdul Hamid Dadgar komandanteak zuzenduta, Baglan probintziako hiru barruti (Banu, Pol-e Hesar eta De Salé) hartu zituztela. Horixe izan da talibanek Afganistango konkista amaitu zutenetik lehen kontraerasoa.

Ordutik, presidenteordea sare sozialak erabiltzen ari da herritarrak talibanen aurka egiteko eta gobernu zaharra identitate nazionalaren ordezkari gisa defendatzen dutenak txalotzeko.

Aitzitik, Ahmad Masud Afganistango armadako liderrak Asharq al Awsat egunkariari elkarrizketa bat eskaini dio azken orduetan, mugimendu islamistarekin batera Gobernu inklusiboa sortzeko prest dagoela baieztatzeko.

"Negoziazio politikoen bidez talibanekin Gobernu inklusiboa osatzeko prest gaude, baina onartezina da muturreko gobernua osatzea", adierazi du.

Komandanteak azaldu duenez, erresistentzia indarrak talibanekin harremanetan daude egoeraren bilakaera aztertzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;