Itxi

2021/09/27

18:27

Mundua

Alemania

Berdeekin eta Alderdi Liberalarekin hiruko gobernua osatzen saiatuko da Scholz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armin Laschet hautagai kontserbadoreak ere iragarri du berdeekin eta liberalekin harremanetan jartzeko asmoa duela balizko gobernu bat eratzeko aukera aztertzeko.

  • Olaf Scholz hautagai sozialdemokrata. Argazkia: EFE

    Olaf Scholz hautagai sozialdemokrata. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alemaniako hauteskundeetako emaitza estuak ikusita, gobernu berria hirukoa izango da. Olaf Scholz hautagai sozialdemokrata eta Armin Laschet presidente gai kontserbadorea Berdeekin eta Alderdi Liberalarekin (FDP) ituna egiten saiatuko dira.

Alderdi Sozialdemokrata (SPD) gailendu zen igandeko hauteskundeetan, baina alde txikiarekin, eta, ondorioz, Laschetek ere iragarri du berdeekin eta liberalekin harremanetan jarriko dela, balizko gobernu bat osatzeko aukera aztertzeko.  

Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, Alderdi Sozialdemokratak bost puntu egin du gora; Batasun Kristau-demokratak eta Batasun Sozial Kristauak osatutako bloke kontserbadoreak, berriz, 1945etik emaitzarik okerrena izan du. Testuinguru honetan, Gobernua osatzeko ardura berari dagokiola aldarrikatu du Scholzek.

Atzo gauean Laschetek azpimarratu zuen "etorkizuneko koalizioa" eratzeko mandatua zuela, baina gaur adierazpen horiek zuzendu ditu eta zehaztu du beste bi alderdiei eskaintza bat egiteko asmoa iragarri nahi zuela.

"Bi aldeekin bat egiteko gai den hautagaia izango da kantzilerra", nabarmendu du gaur goizean egindako agerraldian. Gauzak horrela, bi hautagaiek hartuko dute gobernua osatzeko ekimena.  

Christian Lindner Alderdi Liberalaren buruzagiak aitortu duen moduan, liberalak kontserbadoreengandik hurbilago daude eta berdeek sozialdemokratekin harreman gehiago dute.

"Sozialdemokraten eta berdeen arteko koalizio batek arazorik gabe funtzionatuko luke", adierazi zuen Robert Habeck Berdeen presidentearen ondokoak. Alabaina, kontserbadoreekin batera hiruko gobernu bat osatzeak "konpromiso handiago" eskatzen duela ohartarazi zuen.

Edonola ere, Berdeen eta Alderdi Liberalaren buruzagiak bat datoz lehendabizi bi alderdi horien arteko akordio bat lortu behar dutela eta ondoren iritsiko dela balizko gobernua norekin osatuko duten erabakitzea.

Gauzak horrela, Scholzek Alderdi Liberalari ohartarazi dio ituna kontserbadoreekin egiten badu, boto-emaileen nahiaren kontra joko duela eta horrek ondorioak izango dituela.

Hala, sozialdemokratek, ekologistek eta liberalek osatutako koalizio-gobernuaren alde agertu da Scholz.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;