Mundua -

EPAITEGIA

Gonzalez Layak esan du Gobernuak "legearen baitan" baimendu zuela Brahim Gali Espainian sartzea

Arrazoi humanitarioengatik Fronte Polisarioko buruzagia artatu izana babestu du Espainiako Atzerri ministroak Zaragozako epailearen aurrean egindako agerraldian. Hala ere, ez du argitu nork hartu zuen Brahim Ghali Espainian hartzeko erabakia.

Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohia epaitegitik atera den unean. Argazkia: EFE
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohia epaitegitik atera den unean
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministro ohia epaitegitik atera den unean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministro ohiak Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia Espainian hartu izana babestu du eta legea betez eta arrazoi humanitarioengatik egin zutela gaineratu du. Astelehen honetan Zaragozako 7. Instrukzio Epaitegiaren aurrean deklaratu du, baina ez du argitu nork eman zion Ghaliri Espainian sartzeko baimena. Horretarako, Sekretu Ofizialen Legeari heldu zion, Espainiaren segurtasuna eta defentsa argudiatuta.

Gonzalez Layak ez die herri akusazioaren eta akusazio partikularraren galderei erantzun; bai, ordea, epailearen, fiskalaren eta Estatuko abokatuaren galderei.

Brahim Ghali zeraman hegaldia iragan apirilaren 16an iritsi zen Zaragozara, eta handik Logroñoko ospitalera eraman zuten, koronabirusak jota larri zegoelako. Hilabete eta erdiko egonaldiaren ondoren, Brahim Ghali ekainaren hasieran itzuli zen Aljeriara.

Atzerri ministro ohiak prebarikazio, dokumentuen faltsutze eta estaltze delituak egin ote zituen ikertzen ari da Rafael Lasala Zaragozako 7. Instrukzio Epaitegiko epailea. 

Deklarazioek segida izango dute, eta, urriaren 18an, Carmen Calvo Espainiako presidenteorde ohiaren eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren kabineteetako buruek lekuko gisa deklaratuko dute bideokonferentzia bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Espainia bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Maroko azken ordukoa