Itxi

2021/10/06

12:31

Mundua

HOMOSEXUALITATEA

Homosexualak bihurtzeko terapiak debekatu ditu Frantziak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alderdi guztien babesa izan duen proposamenak Senatuan onartu behar dute orain, eta bi urteko kartzela-zigorra eta 30.000 euroko isuna aurreikusten ditu homosexualei hipnosia edo exorzismoa bezalako terapiak egiten dizkieten ustezko terapeutentzat.

  • Parisko kale bat. Argazkia: Pexels.com

    Parisko kale bat. Argazkia: Pexels.com.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frantziako diputatuek aho batez onartu dute homosexualak bihurtzeko terapiak debekatzeko lege-proposamena, eskuin muturrean eta erlijio-eremuetan oso hedatuta baitaude.

Proposamena Senatuan onartu behar dute orain, eta ustezko terapeuten aurkako delitu bat aurreikusten du, gehienez bi urteko espetxe-zigorra eta 30.000 euroko isuna ezar dakiokeena, baita hiru urteko espetxe-zigorra ere berrerortze kasuan.

Legearen jomugan daude pertsona baten "sexu-orientazioa edo genero-identitatea aldatzeko edo zapaltzeko behin eta berriz egiten diren praktikak, portaerak edo adierazpenak", "haren osasun fisikoa edo mentala aldatzeko".

Macronen alderdiak aurkeztuta eta Gobernuak babestuta, lege-proposamenak alderdi guztien babesa izan du.

Debekatu nahi dituen praktiken artean homosexualei aplikatutako hipnosia, abstinentzia edo exorzismoa daude.

Hala ere, baliteke legea behin betiko ez onartzea Senatuak ez badu erabakia azkartzen, datorren otsailean itxiko baita presidentetzarako kanpainari bide emateko bilkura-aldia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;