Itxi

2021/10/10

20:53

Mundua

IRAK

Parte-hartze urria, Irakeko Parlamenturako hauteskundeetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

25 milioi irakiar zeuden deituta igande honetako bozetara, eta tokiko komunikabideen arabera, parte-hartzea % 30 ingurukoa izan da. Oposizioak ez zuen sinesten hauteskundeak garbiak izango zirenik, eta boikot egitea eskatu die boto-emaileei.

1:42
Irak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irakeko hauteslekuek goizean ireki dituzte ateak, eta 18:00etan (Euskal Herrian 15:00 GMT) itxi dituzte. 25 milioi irakiarrek zuten parlamentariak hautatzeko botoa emateko eskubidea, baina, komunikabideen arabera, parte-hartzea % 30 ingurukoa izan da. Dena dela, datu ofizialak ez dira ordu batzuk igaro arte ezagutuko.

Herritarrei botoa emateko eskatu die Gobernuak, hauteskundeei "sinesgarritasuna" emateko eta 2018ko hauteskundeetako parte-hartzea (% 44) gainditzeko. Oposizioak, baina, ez zuen uste hauteskundeak garbiak izango zirenik, eta ez parte hartzeko deia egin du.

Segurtasun indarren kontrol zorrotzen artean joan da gaurko eguna, eta AEBko tropak bertan direla egin diren azken hauteskundeak izan dira. Bozen jarraipenerako batzordeak jakitera eman duenez, ez da segurtasun arazorik izan.

2019ko urrian milaka irakiar kalera irten ziren zerbitzu gehiago eta erabat sustraituta dagoen ustelkeria amaitzea eskatzeko, eta protesta horien harira deitu dituzte gaurko hauteskundeak. Oposizioak ez zuen inolako federik, dena dela.

Hauteskunde Batzorde Gorenak bozketaren emaitzak hauteslekuak itxi eta 24 ordura iragarriko dituela hitzeman du.

Hauteskunde txartel biometrikoak

Aurten, berrikuntza gisa, lehen aldiz, hauteskunde txartel biometrikoak erabili dituzte, Irakeko Gobernuak iragarri duenez, pertsona bakoitzak boto bakarra ematen duela bermatzeko, eta, beraz, iruzurra ekiditeko.

EFE agentziaren arabera, hainbat hauteslekutan arazoak izan dira hautesle batzuen hatz-markak identifikatzeko, eta horietako batzuek ezin izan dute botoa eman.

Batzordeko buruaren esanetan, arazo horiek "giza akatsen ondorio" izan dira, eta talde teknikoek konpontzea lortu dute.

Mikel Ayestaran EITB Mediak Ekialde Hurbilean duen korrespontsala Bagdaden dago hauteskundeak jarraitzen, eta hemen jarrai daitezke bere kronika guztiak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;