Itxi

2021/10/14

09:53

Mundua

BREXIT

Britainia Handia eta Ipar Irlanda arteko mugan aduana kontrolak murriztea proposatu du Europako Batzordeak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Britainia Handitik Ipar Irlandara doazen ondasunei ezartzen zaizkien kontrolak % 80 gutxitu nahi ditu Europako Batzordeak. Gobernu britainiarra proposamena aztertzen ari da.

  • Ipar Irlanda

    Ipar Irlanda. Artxiboko argazkia: Agentziak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Brexitaren ondotik, tentsioa ez da baretu Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean. Boris Johnson buru duen gobernuak Ipar Irlandarako beste protokolo bat eskatu berritan, Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu dio gaur egun indarrean dagoen akordioa malgutzeko. Zehazki, Ipar Irlandako mugan Britainia Handitik datozen ondasunei ezartzen zaizkien kontrolak % 80 gutxitu nahi ditu Europako Batzordeak. Trukean, Bruselak hainbat eskaera egin dizkio Gobernu britainiarrari: mugako kontrol postuek funtzionatzea, hornidura katea gehiago gainbegiratzea eta paketatzeko eta etiketatzeko baldintzak betetzea.

Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zenetik nabarmen hazi da burokrazia mugan, eta hori tentsio politikoa eta hornidura eskasia eragiten ari da Ipar Irlandan.

Boris Johnsonen gobernua atzeratzen ari da Ipar Irlandarako Protokoloaren aplikazioa. Atzo bertan, David Frost brexiterako ministro britainiarrak beste protokolo bat martxan jartzea eskatu zion Europar Batasunari.

Atzoko proposamenaren inguruan Londresko gobernuarekin eztabaidatu nahi du datozen asteetan. Azken helburua urtea amaitu baino lehen akordioa lortzea da. 

Proposamen berriarekin, Britainia Handitik Ipar Irlandara esnekiak, arraina, haragia, frutak edo barazkiak, esaterako, garraiatzen dituen kamioi batek ziurtagiri bakar bat nahikoa izango du. Agiri horretan, produktu horiek guztiek Europar Batasuneko legedia betetzen dutela zehaztu beharko da.

Horrela, dokumentuen kontrolak birtualak izango lirateke aurrerantzean ere, eta azterketa fisikoak eta nortasun azterketak % 80 gutxituko lirateke horrela.

Erresuma Batuko Gobernua Europako Batzordearen proposamena aztertzen ari dela ziurtatu du Gobernuaren bozeramaile batek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;