Mundua -

Erasoa

Diputatu kontserbadore bat hil dute Erresuma Batuan, labankadaz

David Amess diputatuari eraso egin diote ekitaldi publiko batean.

Ekitaldi publiko batean zegoela hil dute David Amess diputatua
Ekitaldi publiko batean zegoela hil dute David Amess diputatua
Ekitaldi publiko batean zegoela hil dute David Amess diputatua

Agentziak | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Amess britainiar diputatu kontserbadorea hil dute ostiral honetan, labankadaz, ekitaldi publiko batean, herrialde hartako hedabideek jakinarazi dutenez.

Poliziak susmagarri bat atxilotu du.

Erasoa eliza metodista batean gertatu da. Bertan, Amess boto-emaileekin hizketan ari zen, eta bat-batean gizon batek labana batez eraso dio.

Legegileen eta herritarren arteko tankera horretako ekitaldiak oso ohikoak dira Erresuma Batuan, eta Amessek berak horretan parte hartzeko deia zabaldu zuen sare sozialetan.

Antzeko ekitaldi batean Jo Cox diputatu laborista ere hil zuten 2016ko ekainean. Hiltzailea, Thomas Mair, eskuin muturrarekin lotuta zegoen, eta biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten krimenagatik.

David Amess, diputatu beteranoetakoa

Ostiral honetan hildako diputatu kontserbadorea Komunen Ganbarako legegile beteranoetako bat zen. Hain zuzen ere, 1983tik zen diputatu.

Azken hamarkadetan, abortatzeko eskubidearen aurka eta ia hasieratik 'brexit'arena alde egoteagatik izan da ezagun. Alderdi Kontserbadorearen sektore moderatuena oraindik ere Europar Batasunean jarraitzearen aldekoa zenean, bera dagoeneko defendatzen zuen irteera.

Harrezkero, "Leave Means Leave" ("irtetzeak irtetea esan nahi du") kanpainako kide izan da. Europar Batasunetik ez ezik, merkatu komunetik ere ateratzea defendatzen zuen talde horrek.

Bere webgune ofizialean, "animalien ongizatearen" alde eta abortuaren aurka zegoela azaltzen zuen Amessek berak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak