Itxi

2021/11/03

23:15

Mundua

Gatazka

Marokok hiru aljeriar hil ditu bonbardaketa batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aljeriako Gobernuak ohartarazi du hilketa horiek ez direla zigorrik gabe geratuko. Bi herrialdeen arteko harreman diplomatikoak abuztuan hautsi ziren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aljeriako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, Marokok hiru kamioilari aljeriar hil zituen azaroaren 1ean egindako bonbardaketa batean, Mauritania eta Aljeria artean bidaian zihoazenean.  

Gertakariak argitzeko ikerketa bat abiatu zuten, eta erasoaren atzean Mendabaldeko Saharan dauden Marokoko "okupazio indarrak" daudela ondorioztatu dute.

Bonbardaketa gauzatzeko erabili zuten "armamentu sofistikatua" Marokoko Armadarena dela ziurtatu dute.  

Aljeriako Presidentetzak ez du aurreratu zein neurri hartuko dituen, baina, horren hitzetan, hilketa horiek ez dira erantzunik gabe geratuko.

Aljeriak abuztuan hautsi zituen harreman diplomatikoak Marokorekin, eta igandean itxi zuen herrialde horretatik igarotzen den gasbidea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;