Mundua -

INGALATERRA

Hiru pertsona atxilotu dituzte Liverpoolen terrorismoa egotzita, hildako bat eragin duen leherketarekin lotuta

Leherketa igande honetan gertatu da, ospitaletik irten berri den taxi batean. Eztandaren ondorioz, pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da. Oraingoz, Poliziak zabalik ditu hipotesi guztiak.

Leherketa Liverpoolen. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Leherketa Liverpoolen.
Hiru gizon atxilotu dituzte Liverpoolen, ibilgailu baten eztandarekin zerikusia dutelakoan

0:37

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan, hiru pertsona atxilotu dituzte Ingalaterrako Liverpool hirian terrorismoa egotzita, leherketa baten ondorioz pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu ostean.

Atzo goizean gertatu zen leherketa, ustez ospitaletik irten berri zen taxi batean. Bidaiaria tokian bertan hil zen, eta gidaria, ostera, larri eraman zuten ospitalera.

Bestalde, Poliziak 21, 26 eta 29 urteko hiru gizon atxilotu ditu terrorismoaren aurkako legea baliatuta.

Bertako agintarien esanetan, badaezpada, terrorismoaren aurkako unitateak hartu du bere gain ikerketa, eta oraindik "denbora" beharko dute leherketaren arrazoiak argitzeko. Oraingoz, Poliziak zabalik ditu hipotesi guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Erresuma Batua argazkiak Atentatuak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Ingalaterra albisteak