Mundua -

Balizko elkarrizketa prozesua

Eguiguren, Kolonbiako bake-prozesuan laguntzeko prest

PSE-EEko presidenteak esan du aholkuak emango lizkiokela Santos presidenteari, hark hala eskatuko balio.

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea. EFE
Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea. EFE
Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea Juan Manuek Santos Kolonbiako presidenteari aholkuak emateko prest agertu da, betiere FARCekin elkarrizketa prozesua abiatuko balu eta agintariak laguntza eskatuko balio.

El Espectador egunkariak egindako elkarrizketa batean, EAEko sozialisten buruak gaineratu du ez lukeela "arazo txikiena ere" hori egiteko.

"Poz-pozik egongo nintzateke (Santos) presidentearekin hitz egiteko aukera izango banu.Lehenik eta behin, hura ezagutzeko eta haren esperientziatik ikasteko. Eta, eskatuko balit, gure bake-prozesuaren esperientziatik aholkuak emateko", azaldu du.

Kolonbian, azken aldian indarra hartu du irtenbide negoziatuaren eztabaidak, eta hainbat ekintzailek eta akademikok gutunak igorri dizkiote Santos presidenteari FARCekin hitz egitea eskatzeko.

FARCek eta ELNk, gainera, hainbat agiri publikatu dituzte bakea bilatu nahi dutela esateko. Otsaila hasieran, FARCek bahiketen amaiera iragarri zuen.

Santosen Gobernuak, baina, ekintza horiek ez direla nahiko esan du, eta agiriak agiri, gerrilek erasoak areagotu dituztela salatu du.

Eguigurenen esanetan, FARC eta ETA "mugimendu totalitarioa" dira, eta haien helburuak "irrealak" direnez, "desagertzea" da haien etorkizuna.

PSE-EEko presidenteak esan du ez dituela ezagutzen FARCen eta ETAren arteko loturak, baina harreman hori ez dela garrantzitsua izan iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea