Mundua -

Alemania

Olaf Scholz kantziler izendatu du Alemaniako Parlamentuak

Merkelek txalo zaparrada jaso du kantziler gisa egin duen azken egunean. Olaf Scholz sozialdemokratak behar zituen 369 botoetatik 395 lortu ditu, sozialdemokratek, berdeek eta liberalek atzo sinatutako koalizio-itunaren ostean.

Bundestaga zutik, Olaf Scholz kantziler hautatu berriari txaloka. EFE
Bundestaga zutik, Olaf Scholz kantziler hautatu berriari txaloka. EFE
Alemaniako Parlamentuak Olaf Scholz aukeratu du kantziler

1:49

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olaf Scholz sozialdemokrata kantziler hautatu du gaur Alemaniako Parlamentuak (Bundestag). Sozialdemokratak, berdeak eta liberalak barne hartzen dituen hiruko koalizio buruaren izendapenak, amaiera eman dio Angela Merkelen 16 urteko agintaldi jarraituari

Dagoeneko Semaforo Koalizioa gisa ezagutzen den Alderdi Sozialdemokrataren (SPD), Berdeen eta Alderdi Demokratiko Askearen (FDP) arteko aliantzak aldeko 395 boto batu ditu asteazken honetan Bundestagen; Scholzek kantziler berria izendatzeko behar zuen 369ko muga gainditu ahal izateko.

Scholz (63 urte), Gobernuko kargu nagusia hartu aurretik, koalizio ministro izan zen, dagoeneko desagertuta dagoen Merkelekin egindako 'koalizio handian'.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik Alemaniak duen bederatzigarren kantzilerra da Scholz eta Bundestagera gonbidatua izan den Gerhard Schroeder azken agintari sozialdemokrataren aurrean egin du agerraldia.

Epe laburrera dituen lehentasun nagusien artean covid-19 pandemiari eustea dago, baita nazioarteko erronkak ere, hala nola, Ukrainako mugan gero eta presentzia handiagoa duen Errusiarekiko tentsio-igoerari aurre egitea ere.

Saioaren hasieran, Bundestageko presidenteak, Bärbel Bas sozialdemokratak, ongietorria eman dio Merkeli, ohorezko tribunan eserita zela hura, eta txalo zaparrada luzea jaso du; hainbat aldiz agurtu du Merkelek, esker gisa.

Txalo zaparrada jaso du Angela Merkelek Bundestagen
Txalo zaparrada jaso du Angela Merkelek Bundestagen
Txalo zaparrada jaso du Angela Merkelek Bundestagen

1:06

Bozketa amaituta, Scholzek izendapenaren akta jasoko du Bellevue jauregian, presidentearen egoitzan.

12:00ak aldera, Bundestagera bueltan, Scholzen karguaren zin ekitaldiari ekingo dio Basek.

Ondoren, Bellevue Jauregian ministro berrien izendapen ekitaldia izango da eta 13:30ak aldera Bundestagean Exekutiboaren osaketaren berri emango dute; ondoren, ministroen kontseiluko kideek ere karguaren zina egingo dute.

Ondoren, Merkelek bere ondorengoa hartuko du Kantzelaritzan, funtzioak eskualdatzeko, eta hortik aurrera gobernu berria ofizialki hasi ahal izango da lanean.

Sozialdemokratek, liberalek eta berdeek koalizio-ituna sinatu zuten atzo, Garapen handiago batera ausartu lelo izango duen koalizioak gidatuko du Alemaniako Gobernua.

Horrela amaitzen dira Merkelen agintaldiko 16 urteak. Orian gobernuan diren sozialdemokratak koalizio handi bateko kide izan ziren Merkelen lehen, hirugarren eta laugarren legegintzaldietan, eta liberalak, berriz, bigarrenean izan zituen bazkide.

Munduko agintarien balorazioak

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alemaniar kantziler berriaren garaipena ospatu du. Adierazi duenez, "azkenik", 16 urteren ostean, herrialdeak buru sozialdemokrata bat edukitzea suposatzen du horrek. Bere aburuz, "Europan etortzeko dagoenaren" seinale da aldaketa hau.

Bestalde, Vladimir Putin presidente errusiarrak, Scholz zoriondu ostean nabarmendu du Errusiaren eta Alemaniaren arteko harremanak garrantzitsuak direla; ez bi herrialde horientzat bakarrik, "Europa osoarentzat" baizik.

Xi Jinping Txinako presidenteak ere zoriondu du Olaf Scholz sozialdemokrata, eta aldebiko harremanak zein elkarrekiko konfidantza "hobetzeko" eskatu dio Angela Merkelen irtetearen ostean.

Gainera, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Twitter bidez eskertu dio Angela Merkeli Europaren alde egindako lana kantziler izan den 16 urteetan, eta ongi etorria eman dio haren ondorengoari. Eliseoan egingo dio harrera ostiral honetan kantziler berriari. "Eskerrik asko, Angela maitea, Historiaren irakaspenak inoiz ahaztu ez izanagatik, eta Europak aurrera egiteko gugatik eta gurekin hainbeste egin izanagatik", adierazi du estatuburuak bere Twitterreko profilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Europa Alemania Angela Merkel Eguneko albisteak Albisteak Olaf Scholz