Mundua -

Istripua Suitzan

Minutu bateko isilunea Belgikan, Suitzako istripuaren biktimen omenez

Hildakoen gorpuak jada aberriratu dituzte. Errespetu eta elkartasun adierazpenak herrialde osoan jazo dira; metroak, autobusek eta trenek ere geldialdia egin dute.

Minutu bateko isilunea Belgikan, Suitzako istripuaren biktimen omenez. Argazkia: EFE
Minutu bateko isilunea Belgikan, Suitzako istripuaren biktimen omenez
28 hildakoen gorpuak Belgikara heldu dira

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikak dolu eguna du gaur eta minutu bateko isilunea egin du 22 haur eta 6 pertsona hil ziren istripuaren biktimen omenez, hildakoen gorpuak Belgikara hegazkinez eraman eta gutxira.

Emozioa agerian izan da goiz goizetik; isilunean langileek, politikariek, ikasleek, Poliziak eta hainbat hedabidek egin dute omenaldia, eta horren ostean herrialde osoko elizen kanpaiak jo dituzte.

Apur bat lehenago, Melsbroek Armadaren aireportuan (Bruselako kanpoaldean) Sion Suitzako aireportutik zetozen hilotzak C-130 bi hegazkinetan heldu dira.

Lehenengo zaurituak bart heldu dira etxera eta beste 14ak gaur, ostirala, helduko dira; larri dauden lau pertsonek, ostera, Suitzako ospitaletan jarraituko dute bidaia egiteko moduan egon arte.

Biktimen intimitatea eta pribatutasuna berma aldera, hedabideak eta beste hainbat pertsona ez dira Bruselako aireportuan sartu.

Elkartasun eta babes adierazpenak herrialde osoan izan dira; metroak, autobusek eta trenek ere geldialdia egin dute.

Gorpuen aberriratzeak

Hildako 28 lagunen hilotzak jada Belgikara aberriratu dituzte C-130 Hercules moduko bi hegazkin militarretan.

Gobernuko ordezkariek familiekin hitz egin ondoren aberriratzea intimitatean egitea erabaki dute, eta hortaz, hedabideek ezin izan dute Melsbroekeko aireportu militarrean sartu.

Hil-kaperak Lommelen eta Heverleen ezarriko dituzte, istripua izan zuten haurren eskolak dauden herrietan, alegia.

Gidaria DVDa aldatzera zihoan

Suitzan istripua izan zuen autobuseko gidaria ibilgailuko DVDa aldatzera zihoan, Sierre herriko tunel bateko pareta jo zuenean, bizirik irten zirenek jakitera eman dutenez. 28 pertsona hil ziren eta 24 zauritu.

"Aargauer Zeitung" eta "Het Laatste Niews" Suitzako egunkariek egindako ikerketen arabera, segundo batzuetan gidaria desbideratzea izan liteke istripua gertatu izanaren arrazoia. Hori publikatu dute gaur euren edizio digitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea