Mundua -

Astrofisika

Guyanan, munduko teleskopiorik handiena jaurtitzeko prest

El telescopio Webb está ya listo para el lanzamiento plegado en el cono del cohete Ariane 5. El telescopio más sofisticado y caro de la historia es el producto de 25 años de trabajo dirigido por la NASA con la colaboración de la ESA y la agencia espacial canadiense.

Guyanako Europako Espazio portua. Argazkia: Olatz Arrieta
Guyanako Europako Espazio portua. Argazkia: Olatz Arrieta
Guyanako Europako Espazio portua. Argazkia: Olatz Arrieta

Olazt Arrieta | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guyanako Europako Espazio portuan zeruari begira daude. 24rako iragarrita zegoen James Webb munduko teleskopiorik handienaren jaurtiketa gutxienez 25rarte atzeratu da eguraldi txarrarengatik.

Gaur Guyanan zerua erabat estalita dago eta euria gogoz botatzen du tarteka. Gaur gauean NASAk eta ESAak (Europar Espazio Agentziak) eguraldi iragarpenak eguneratuko dituzte. Bien bitartean misioak aurrera jarraitzen du.

Webb teleskopioa, munduko indartsuena eta garestiena prest dago Ariane 5 kohetearen buruan sartuta. 25 urte eman dituzte NASA, ESA eta Kanadako espazio agentziak Webb teleskopioa diseinatzen eta eraikitzen.

Unibertsoaren sorreraren eta gure eguzki sistematik kanpo dauden planetei buruzko informazio berria emango du Webbek , Hubble teleskopioak ez bezala argi infragorriak ikusteko gai delako. Ondorioz orain dela 13.000 miloi urte unibertsoaren hasieran sortu zen argia ikusi al izango du. Astrofisikan iraultza ekarriko duela diote zientzilariek.

9.000 miloi euro kostatu den eta 16 herrialdetako zientzialari eta ingeniarien 35 urteko lana espaziora jaurtitzeko Ariane 5 kohete europarra erabiliko dute. Orain arte Arianek izan duen misiorik konplexuenetarikoa dela diote ESAtik.

Jaurtiketa egiteko prestaketetan murgilduta daude Guyanako Europako Espazio zentroan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Nasa Olatz Arrieta