Itxi

2022/01/12

07:10

Mundua

ERRESUMA BATUA

Boris Johnson berriro ere jomugan, lehen konfinamenduan Downing Streeten egindako festa batengatik

AGENTZIAK | EITB Media

Astearte honetan argitaratutako zundaketen arabera, britainiar gehienek uste dute Boris Johnsonen dimititu egin behar duela. Oposizioko lehen indarra den Alderdi Laboristak lehen ministroari eskatu dio "gezurra" esateari uzteko eta egia "aitortzeko".

  • Polizia agente bat Downing Streeteko 10. zenbakian

    Polizia agente bat Downing Streeteko 10. zenbakian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Boris Johnson lehen ministro britainiarrak polemikaren erdigunean egoten jarraitzen du konfinamendu garaian egindako festengatik. Erresuma Batuko hedabideek astearte honetan zabaldutako albistearen arabera, 2020ko maiatzaren 20an festa bat egin zuten Erresuma Batuko lehen ministroaren egoitza ofizialaren (Downing Street) lorategian.

Antza denez, 100 pertsona inguru gonbidatu zituzten festara eta 30 joan ziren. Gonbidatu bakoitzak bere edaria eraman behar zuen, eta, zenbait lekukoren arabera, Boris Johnson eta bere emaztea ere izan ziren bertan.

ITV Erresuma Batuko telebista kateak gonbidatuetako batek jaira joateko jasotako gonbidapena erakutsi zuen, eta, bertan irakur daitekeenez, ekitaldia "distantzia soziala" zainduz egin behar zuten. Festa egin zenean, maiatzaren 20an, oraindik indarrean zegoen itxialdia, eta ekainaren 1era arte ez ziren neurriak apur bat malgutu.

Oraingoz, Boris Johnsonek ez du festan egon zen ala ez baieztatu.

Argitaratutako informazio horien aurrean, oposizioko lehen indarra den Alderdi Laboristak "gezurrak" esateari utzi eta "egia" aitortzeko eskatu dio lehen ministroari

Astearte honetan argitaratutako galdeketaren emaitzen arabera, britainiar gehienek uste dute Boris Johnsonen dimititu egin behar duela.

Ez da pandemia garaian egindako festa bakarra. Izan ere, 2020ko Gabonetan (pandemiagatik konfinamendua indarrean zegoenean) beste festa bat egin zuten Gobernu britainiarreko kideek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;