Mundua -

Erresuma Batua

Lehen konfinamenduan Downing Streeten egin zuten festan izan zela aitortu eta barkamena eskatu du Johnsonek

"Lan kontu bat" zela pentsatuz joan zen jai horretara, gaur adierazi duenez. Halere, britainiarren artean eragindako amorruaren jakitun, barkamena eskatu du Komunen Ganberan.

Boris Johsnon Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Boris Johsnon Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Boris Johsnon Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johson Erresuma Batuko lehen ministroak asteazken honetan aitortu du Downing Streeten 2020ko maiatzaren 20an, lehen konfinamenduan, egin zuten festan izan zela. Horregatik, barkamena eskatu die britainiar guztiei.

Komunen Ganberan egin dioten galdera sortari erantzunez, Johsonek esan du "lan kontu bat" zelan pentsatuz joan zela jai horretara.

Modu berean, onartu du pandemiagatik indarrean zeuden murrizketetara egokitutako festa izan arren, ulertu beharra zeukala "milioika" pertsonak gauza bera ez pentsatzea.

Testuinguru horretan, adierazi du ezin dituela Downing Streeten egin dituzten balizko jaien inguruan zabaldutako ikerketaren ondorioak aurreratu, baina argi utzi du Gobernuak ez zuela zuzen jokatu, eta beraz, bere gain hartu behar dituela erantzunkizunak.

Bukatzeko, Johsonek barkamena eskatu die, bihotzez, Komunen Ganberako ordezkariei eta baita garai hartan pertsona maiteekin egoteko aukera izan ez zutenei. "Milioika pertsonak sufrimendu handia izan dute pandemian zehar, eta ulertzen dut herritarrak Gobernuarekin haserre egotea, guk geuk ezarritako neurriak bete ez genituelako", jaso du BBCk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Boris Johnson Koronabirusa