Mundua -

UKRAINA

Errusiak idatziz erantzun dio Ukrainako krisiaren inguruan AEBk bidalitako gutunari

Estatu Batuek ez dute eskutitzaren edukiaren inguruko xehetasunik eman nahi izan. Dena dela, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak telefonoz hitz egingo dute astearte honetan.

Antony Blinken eta Sergei Lavrov, berriki izandako bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE
Antony Blinken eta Sergei Lavrov, berriki izandako bilera batean
Antony Blinken eta Sergei Lavrov, berriki izandako bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak azken ordutan erantzun dio Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Ukrainako krisiaren inguruan igorritako gutunari. AEBko Estatu Idazkaritzako bozeramaile batek astelehen honetan baieztatu duenez, Errusiak idatziz erantzun die AEBren proposamenei. Hala ere, ez du horren edukiari inguruko xehetasunik eman.

"Ez litzateke eraginkorra izango jendaurrean negoziatzea; beraz, nahi izanez gero, Errusiak hitz egin dezala bere erantzunaz", gehitu du bozeramaileak.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Zer ari da gertatzen Ukrainan?

Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak telefonoz hitz egingo dute astearte honetan.

Iragan astean, AEBk eta NATOk idatziz erantzun zieten Ukrainako krisia baretzeko Errusiak egindako eskariei. Hiru dira Errusiaren eskakizun nagusiak: NATOren zabalkundea geldiaraztea eta Ukraina eta Georgia kide gisa ez onartzea, sobietar errepublika ohiekin kooperazio militarra etetea eta NATOk militarrak erretiratzea 1997ko posizioetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina azken orduko Ameriketako Estatu Batuak Errusia albisteak Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Biden azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur