Mundua -

erresuma batua

Dimisio-olatuaren erdian, kontserbadoreek Johnsonen aurkako zentsura-mozioa eskatu dute

17 diputatu kontserbadorek zentsura-mozioa eskatu dute lehen ministro britainiarraren aurka. Gainera, Johnsonen bost aholkularik dimititu dute 48 orduan.

Boris Johnson, lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EITB Media
Boris Johnson, lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EITB Media
Boris Johnson, lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson lehen ministro britainiarraren bost aholkularik dimisioa aurkeztu dute 48 orduko tartean. Horrek presio gehiago ipini du Johnsonengan; izan ere, haren kargua kolokan dago pandemia garaian Downing Streeten ospatutako festak direla eta. Bitartean, beste diputatu kontserbadore bat batu zaie haren aurkako zentsura mozioa eskatzen dutenei.

Elena Nazoranski aholkularia izan da kargua uzten azkena, aspalditik aholkulari izandako Munira Mirzari jarraituta. Jimmy Savillen sexu-abusuen kasu entzutetsuan Johnsonek Keir Starmer oposizioko liderraren aurka botatako irainengatik dimititu du Mirzak.

Haren atzetik etorri dira Dan Rosenfield, Martin Reynolds eta Jack Doylen kargu-uzteak, festen eskandaluan nahasita baitzeuden guztiak.

Prentsa britainiarrak ezagutzera eman duenez, Johnsonek mitina egin du ostiral honetan haren langileen aurrean, eta aldaketa "ona" dela adierazi die. Bere taldearekin batera aitortu du bere karguak "erronka-garai" bati aurre egin behar diola.

Bitartean, hazten darrai Johnsonen aurkako zentsura-mozioa eskatzen ari diren 'tory' diputatuen kopuruak. Ostiral honetan Aaron Bell kontserbadoreak berretsi duenez, zerrenda horri batuko zaio. Bellek Johnsonen aurka egin zuen aurreko astean festak zirela eta, eta orain Twitter bidez azaldu du lehen ministroaren jarrera "eutsiezina" dela.

17 diputatu kontserbadorek eskaerak aurkeztu dizkiote jada Graham Brady 1922 Batzordeko liderrari. Gutxienez 54 behar dituzte mekanismoa martxan jartzeko.

Pandemia garaian Downing Streeten ospatutako festen inguruan Sue Grayk kaleratutako txostenaren arabera, Johnsonen Gobernuak "lidergo eta burubide akatsa" izan zuen. Gainera, azpimarratu du bileren inguruan agertutako jokabidea "zaila" dela justifikatzen.

Johnsonek barkamena eskatu du baina, unera arte, ez du dimititzeko asmorik azaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Erresuma Batua argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Ingalaterra azken ordukoa Britainiar lehen ministro ohia Koronabirusaren Eris aldaera gaur