Mundua -

PARTY GATE

Downing Streeteko festa bateko argazkia argitaratu dute eta bertan Boris Johnson ageri da

'Daily Mirror' egunkari britainiarrak 2020ko abenduaren 15eko argazki bat argitaratu du. Bertan, Boris Johnson lehen ministroa ikus daiteke, xanpain botila batetik gertu, bere taldeko bi kiderekin batera. Orduan, debekatuta zegoen bizikide ez zirenak elkartzea.

Boris Johnson bere taldeko bi kiderekin Downing Streeteko festa batean. Argazkia: 'Daily Mirror'
Boris Johnson bere taldeko bi kiderekin batera Downing Streeteko festa batean.
Boris Johnson bere taldeko bi kiderekin Downing Streeteko festa batean. Argazkia: 'Daily Mirror'

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xanpaina, patata frijituak, hawaiiar estiloko girlanda bat eta gabonetako txanoa eta Boris Johnson. Hori guztia ikus daiteke Daily Mirror egunkari britainiarrak argitaratu duen eta, hedabidearen arabera, 2020ko abenduaren 15ean Downing Streeten egindako festan ateratako argazkian. Garai hartan, debekatuta zegoen bizikide ez zirenak elkartzea.

Egunkari horrek egun horretako beste argazki bat argitaratu zuen abenduan. Irudi horretan Boris Johnson ikus zitekeen beste bi pertsonarekin batera mahai baten inguruan, baina ez zen alkoholdun edaririk agertzen.

Orduan, gobernu britainiarrak esan zuen lehen ministroak "labur eta birtualki" parte hartu zuela bileran, pandemian egindako lanagatik bere taldeari eskerrak emateko.

Informazio horien ondotik, festa hori ez ikertzeko aurrez hartutako erabakia berraztertuko duela iragarri du Scotland Yard-ek.

Hasiera batean, eskura zituen frogak nahikoak ez zirela iritzita hartu zuen erabakia.

Azkenean iritziz aldatzen badu, ikerketapean legokeen 13. festa litzateke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Boris Johnson Koronabirusaren olatua gaur Argazki onenak