Mundua -

Ukrainako gerra

AEBk eta Txinak elkarrizketa mantentzeko apustua egin dute zortzi orduko bileran, Erroman

AEBko funtzionario batzuk azaldu dutenez, Vladimir Putinen erregimenak Txinari babes militarra eskatu dio, baina Moskuk zein Pekinek informazioa gezurtatu dute.

Txinako ordezkariak Erromako (Italia) hoteletik ateratzen. Argazkia: EFE
Txinako ordezkariak Erromako (Italia) hoteletik ateratzen. Argazkia: EFE
Txinako ordezkariak Erromako (Italia) hoteletik ateratzen. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako eta Txinako gobernuen ordezkariek bilera egin dute gaur Erroman (Italia), besteak beste, Ukrainako gerraz hitz egiteko. Zentzu horretan, bi potentzien arteko "elkarrizketa zabalik" mantentzearen garrantzia azpimarratu dute.

Batzarrak zortzi ordu baino gehiagoko iraupena izan du, eta Italiako hiriburuaren hotel batean egin dute ateak itxita. Aldebiko harremanak aztertu dituzte, baita Ukrainako gerra ere, otsailaren 24an Errusiak herrialdeari eraso egin ostean.

Ukrainako gatazkaren inguruko "eztabaida sakona" eta aldebiko beste gai batzuk mahai gainean izan ondoren, bi aldeek Washingtonen eta Pekinen arteko "elkarrizketa zabalik mantentzearen garrantzia" nabarmendu dute, Etxe Zuriak jakitera eman duenez.

Jake Sullivan AEBko segurtasun nazionaleko aholkulariak eta Yang Jiechi Txinako Atzerri Batzordearen Bulegoko zuzendariak parte hartu dute batzarrean.

AEBko funtzionario batzuk azaldu dutenez, Vladimir Putinen erregimenak Txinari babes militarra eskatu dio, baina Moskuk zein Pekinek informazioa gezurtatu dute.

Zentzu horretan, "oso argi hitz egin diogu Pekini, modu pribatuan zein publikoan, babesa emanez gero ondorioak izango dira", adierazi du Ned Price Estatu Departamentuko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Txina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Italia Erroma Errusia-Ukraina gerra