Mundua -

Ukrainako gerra

Beste bi berriemaile hil dituzte Ukrainako gerran, eta dagoeneko bost dira hildako kazetariak

55 urteko Pierre Zakrzewski eraso batean zauritu zuten astelehenean Kievetik gertu, eta astearte honetan hil egin da. Bestalde, 24 urteko Oleksandra Kurshynova kazetari ukrainarra hil dute.

Pierre Zakrzewski eta Oleksandra Kurshynova. Irudia: EITB Media
Pierre Zakrzewski eta Oleksandra Kurshynova. Irudia: EITB Media
Pierre Zakrzewski eta Oleksandra Kurshynova. Irudia: EITB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astelehenean, Kievetik gertu eraso batean zauritu zuten Pierre Zakrzewski kameralaria hil egin da astearte honetan, Fox News telebistak jakitera eman duenez. Gainera, Anton Gerashchenko Ukrainako Barne Ministerioko aholkulariak beste hilketa baten berri eman du. Kasu honetan, Oleksandra Kurshynova kazetari ukrainarra izan da biktima. 24 urteko Kurshynova ere Fox News telebistarentzako ari zen lanean produktore gisa.

55 urteko Zakrzewski Fox News AEBko telebistarentzako lanean ari zen Ukrainako gerran. Eraso berdinean Benjamin Hall kazetaria zauritu zuten. Suzanne Scott Fox Newseko kontseilari delegatuak kameralariaren "grina eta talentua" goraipatu ditu, eta Irak, Afganistan edo Sirian egindako lana gogora ekarri du.

Hall berehala sendatzea espero du Scottek, "Ukrainako ospitale batean jarraitzen baitu".

Brent Renaud The New York Times egunkariko kazetari eta kolaboratzaile ohia hil zuten igandean, Kiev inguruan egindako beste eraso batean. Eraso berdinean beste bi kazetari zauritu zituzten, bertako agintarien arabera.

Ukrainako gatazkan gutxienez bost kazetari hil dituzte dagoeneko, Liudmyla Denisova Ukrainako Parlamentuko Giza Eskubide ordezkariak jakinarazi duenez. Denisovak hilketen erantzukizuna Errusiako tropei leporatu die.

Beste hiru hildakoak Viktor Dudar berriemaile militar ukrainarra (Mykolaivetik hurbil izan diren borrokaldietan), Yevhen Sakun Ukrainako telebistaren kameralaria (Kieven misilekin egindako erasoetan) eta Brent Renaud estatubatuarra (Irpineko kontrol batean) dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Kazetaritza Errusia-Ukraina gerra