Mundua -
Ukrainako gerra
Abramovich eta bi negoziatzaile ukrainar ustez pozoitu egin zituztela zabaldu dute
The Wall Street Journal egunkariak arabera, enpresari errusiarra eta bi negoziatzaile ukrainarrak arriskutik kanpo daude eta hobera egiten ari dira. Bi herrialdeen arteko elkarrizketak zapuztu nahi dituzten "elementu erradikal errusiarrei" egotzi diete erasoaren ardura.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joan den otsailean Kieven egindako bilera batean Roman Abramovich enpresari errusiarra eta Ukrainaren talde negoziatzaileko bi ordezkari pozoitu egin zituztela zabaldu du The Wall Street Journal egunkariak.
Hirurek ondoko sintomak pairatu zituzten: gorriuneak begietan, etengabeko negar-jario mingarria eta ezkatatzea eskuetan eta aurpegian.
Hirurak arriskutik kanpo daude eta hobera egiten ari dira. Egunkari horren arabera, bi herrialdeen arteko elkarrizketak zapuztu nahi dituzten "elementu erradikal errusiarrei" egotzi diete erasoaren ardura.
Abramovich hainbat hiriburutan izan da, tartean Leopolisen, Kieven eta Moskun, Errusia eta Ukrainaren arteko negoziazioetan bitartekari gisa. Volodomir Zelenski presidente ukrainarrarekin ere bildu zen, baina honek ez du inolako kalterik izan, bere bozeramaileak The Wall Street Journal-i adierazi dionez.
Oraingoz ez dute argitu balizko pozoitzea zerk eragin zuen.