Mundua -

Ukrainako gerra

Zelenskik Gernikako bonbardaketa ekarri du gogora: "Ematen du 1937ko apirilean gaudela"

Kongresuan egin duen agerraldian, Errusian negoziorik egin ez dezatela eskatu die Ukrainako presidenteak enpresa espainiarrei.

Volodimir Zelenskiren agerraldia Espainiako Kongresuan. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenskiren agerraldia Espainiako Kongresuan. Argazkia: EFE
Zelenskiren hitzaldi osoa, Diputatuen Kongresuan

10:51

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenskik agerraldia egin du bideokonferentzia bidez Espainiako Kongresuan eta Ukrainan egun bizi duten egoera Gernikako bonbardaketarekin alderatu du.

"2022ko apirilean gaude, baina ematen du 1937ko apirilean gaudela", adierazi du Gernikako bondarketari aipu eginez.

Zelenskik herrialde ezberdinetako Parlamentuetan egin ditu agerraldiak eta guztietan tokian tokiko gertakari historikoak ekarri ditu gogora, gobernu horien babesa lortzeko asmoz.

Gauzak horrela, gaurkoan, Alemaniako Kondor Legioak 1937ko apirilaren 26an Gernikan egin zuen sarraskia aipatu du. "Imajinatu gurasoak bere seme-alaben sorbaldan boligrafo batekin senide baten izena eta telefono zenbakia idazten, tropa errusiarrek hilez gero, norengana jo izan dezaten", adierazi du.  

Halaber, Zelenskik kontatu du hiri asko suntsituta daudela, tartean Mariupol, eta herritarrak urik, elikagairik eta sendagairik gabe geratu direla, eta hildakoak etxeko patioan hobiratzen dituztela.

Errusiak bakerik nahi ez duela salatu du, eta ohartarazi du Ukrainarekin akabatu ostean, "Europa osoko aniztasunaren aurka" egingo duela.

1937an, manipulazioa erabili zuen Francoren propagandak Gernikako bonbardaketaren egileak ezkutatzeko
1937an, manipulazioa erabili zuen Francoren propagandak Gernikako bonbardaketaren egileak ezkutatzeko
1937an, manipulazioa erabili zuen Francoren propagandak Gernikako bonbardaketaren egileak ezkutatzeko

1:31

Enpresa espainiarren negozioak Errusian

Bestalde, Zelenskik Errusiari zigor gogorragoak ezartzea eskatu du, eta enpresa espainiarrei herrialde horretan negoziorik egin ez dezatela galdegin die.

Konpainia espainiar askok Errusian zeuzkaten jarduerak bertan behar utzi dituztela eta, pozik agertu da eta enpresa horiei eta, oro har, herritarrei eskerrak eman dizkie Ukrainari emandako babesagatik.

Alabaina, "Maxam, Porcelanosa, Sercobe eta beste enpresa espainiar batzuei eskatzen diet ez dezatela negoziorik egin Errusian", erantsi du, Armada errusiarra "gizateriaren aurkako gerra krimenak" egiten ari dela gogoratuta.  

Gauzka horrela, hiru eskari egin ditu: Errusiari zigor gogorragoak ezartzea, herrialde horretako petroliorik ez erostea eta Errusiako bankuekin negoziorik ez egitea. "Nola onartuko dugu banku errusiarrek irabaziak izatea zibilak torturatzen ari diren bitartean?", galdetu du.  

Bestalde, Pedro Sanchezek agindu du Espainiak Ukrainara armak eta laguntza humanitarioa bidaltzen jarraituko duela.

Halaber, Vladimir Putinen erregimenaren aurkako neurri zorrotzagoak hartuko dituztela adierazi du eta berretsi egin du Espainiak babestu egingo duela Ukrainak Europar Batasunean sartzeko egin duen eskaria.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Nazioartea Ukraina Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski