Mundua -

Ukrainako gerra

Oñatiko familia batek Txernobylgo 'alaba' onik dagoela jakin duen une hunkigarria

Anna urtero dator Oñatira oporretan, baina haren familia euskaldunak ez du haren berri izan Ukrainako gerra hasi zenetik. Mikel Ayestaran lankideak onik topatu du.

Anna eta haren 'ama' euskalduna
Anna eta haren 'ama' euskalduna
Anna eta haren 'ama' euskalduna

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anna 13 urteko neska ukrainarra da. 6 dituenetik, Oñatira (Gipuzkoa) etorri da urtero oporretan, eta azken bisita Gabonetan egin zuen. Euskara ere badaki! Edonola ere, Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenetik, haren familia euskalduna atsekabetuta eta kezkatuta bizi izan da, harrezkero ez baitu haren berri izan. Mikel Ayestaran EITB Mediak Ukrainan duen berriemaile bereziak, baina, albiste on bat izan du haientzat: Anna topatu du, eta onik dago.

"Oso egun gogorrak izan dira, lau egun lur azpian ezkutatuta egon gara, kanpoan bonbak erortzen ari ziren bitartean", azaldu digu Annak.

Bideo honetan, EITBren korrespontsala harekin elkartu den unea ikus dezakezue, eta biek izandako solasaldia ere bai:

Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik
Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik
Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik

2:16

Euskal Herrian, Asier Otegui lankidea Annaren Oñatiko familiarekin izan da, eta Mikel Ayestaranek bidalitako irudiak erakutsi dizkie. Zoriontsu hitz egin digute, lasaiago, Annaren irudiei begirik ezin kendu:

Annaren familia euskalduna, onik dagoela ezagutzean: 'Zoragarria da bera ikustea'
Annaren familia euskalduna, onik dagoela ezagutzean: 'Zoragarria da bera ikustea'
Annaren familia euskalduna, onik dagoela ezagutzean: 'Zoragarria da bera ikustea'

1:46
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ukraina azken orduko Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Oñati bideoak Gaurko azken orduko albistea Nerabezaroa albisteak Mikel Ayestaran azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur Debagoiena gaur