Mundua -

Ameriketako Estatu batuak

New Yorkeko polizia metroko tiroketaren egilearen bila dabil

Poliziak pertsona susmagarri bat identifikatu du eta 50.000 dolarreko ordainsaria eskaini du topatzen lagundu dezakeen informazioagatik. Erasotzaileak 30 bat bidaiari zauritu zituen, bost larri tartean.

Poliziak tiroketa izan den New Yorkeko metroaren sarreran. Argazkia: EFE
Poliziak tiroketa izan den New Yorkeko metroaren sarreran. Argazkia: EFE
Poliziak tiroketa izan den New Yorkeko metroaren sarreran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko Poliziak pertsona susmagarri bat identifikatu du tiroketaren egile gisa eta "errekurtso guztiekin" ari da lanean haren bila. Alokairuko furgoneta baten giltza aurkitu dute erasoa izan den tokian, eta horri esker identifikatu ahal izan dute susmagarria. 50.000 dolarreko ordainsaria eskaini dute identifikatutako gizona harrapatzen lagundu dezakeen informazioagatik.

Gutxienez 29 pertsona zauritu dituzte, horietako hamar balaz, New Yorkeko metroan izandako tiroketa batean. Horietako bost larri daudela jakinarazi dute agintariek, baina sendatzea espero dutela gaineratu dute.

"Bi krimen eszenak, metroa eta furgoneta, aktibo daude eta prozesatzen ari dira oraindik", azaldu du New Yorkeko poliziako detektibeen unitateko buruak.

Keechant Sewell komisarioak esan du gertatutakoa ez direla ikertzen ari eraso terrorista bezala. Gainera, erasotzaileak pertsona mota zehatzen bat jomuga izan duen galdetu diotenean, "biktimek etnia askotakoak" direla erantzun du Sewellek.

Herritarrek sare sozialen bidez zabaldutako irudietan, zenbait pertsona odoletan ikus daitezke Brooklyngo 36. kaleko metro geltokian, Sunset Park auzoan, eta kea ere ikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak