Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Gaur-gaurkoz su-etena urrun dagoela onartu du Nazio Batuen Erakundeak

Errusiako Gobernuaren arabera, bake negoziazioen dinamika ez da egokia. Bestalde, Ukrainako negoziatzaile batek ohartarazi duenez, Errusiak Donbassen hasitako erasoaldiak negoziazio prozesuari eragingo dio.

Lviv, Ukraina mendebaldean. Artxiboko argazkia: EFE
Lviv, Ukraina mendebaldean
Lviv, Ukraina mendebaldean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Griffiths Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Gaietarako idazkariorde eta Ukrainarako bidali bereziak onartu duenez, su-eten humanitarioaren aukera ez dago oraingoz mahai gainean. 

"Une honetan su-etena ez dago mahai gainean, baina aste batzuetan egon liteke. Agian denbora gehixeago beharko dugu", adierazi du Griffithsek NBEren New Yorkeko egoitzan emandako prentsaurrekoan.

Griffiths Turkiara joango da aste honetan bertan. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearekin elkartuko da, eta NBEk Ukrainaren eta Errusiaren arteko negoziazio prozesua babesteko formulak aztertuko dituzte.

Errusiako Gobernuaren arabera, Ukrainako gatazkari amaiera emateko bake negoziazioen dinamika ez da egokia; izan ere, "jarrera maiz aldatzen da", baina "adituen arteko harremanak" ez direla eten nabarmendu du. 

Bestalde, Ukrainako negoziatzaile batek ohartarazi duenez, Errusiak Donbassen hasitako erasoaldiak negoziazio prozesuari eragingo dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia argazkiak NBE Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur