Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Mariupolen zabaldutako korridore humanitarioak porrot egin duela baieztatu du Ukrainak

"Armadaren gaineko kontrol faltaren ondorioz, inbaditzaileek ezin izan dute su-eten egoki bat bermatu", esan du Irina Vereshchuk Ukrainako lehen ministrordeak.

Mariupol. Artxiboko argazkia: EFE
Mariupol
6.000 zibil ateratzeko korridore humanitario bat ireki dute Mariupolen

0:44

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irina Vereshchuk Ukrainako lehen ministrordeak baieztatu duenez, Mariupolen zabaldutako korridore humanitarioak porrot egin du. Vereshchukek Errusiari bota dio errua, "bere Armadaren gainean kontrolik ez duelako".

"Armadaren gaineko kontrol faltaren ondorioz, inbaditzaileek ezin izan dute su-eten egoki bat bermatu", esan du Vereshchukek agiri batean.

Era berean, Errusiako agintarien "antolaketa eza eta zabarkeria" salatu du Vereshchukek; izan ere, pertsonak Ukrainako "dozenaka" anbulantzia eta autobus zain zituzten tokira eramateko kapaz ere ez dira izan.

Mariupolgo alkateordeak ohartarazi du zibil asko daudela Azovstal altzairutegian, ukrainarrek hirian duten azken erresistentzia gunean. Bestalde, zibilen balizko ebakuazioen inguruko informazioa "faltsua" dela nabarmendu du: "Mariupoletik edo Azovstal altzairutegitik irteteko aukerei buruzko albiste guztiak faltsuak dira".

Ultimatumak 14:00ak arteko epea

Errusiako Armadak beste ultimatum bat eman die Mariupolen, Azovstal altzairutegian, gelditzen diren militarrei asteazken honetan armak entregatu ditzaten. Atzo Errusiak emandako ultimatumari ez zioten jaramonik egin.

"Errusiako indar armatuek, printzipio humanitarioek bultzatuta, borrokak gelditzea eta armak uztea eskaintzen diete batailoi nazionalistetako kideei eta mertzenarioei 14:00etatik aurrera (13:00ak Euskal Herrian)", adierazi du Mikhail Mizintsev koronel nagusiak.

Atzo zibilak ebakuatzeko su-etena indarrean egon zen bitartean, militar ukrainarrek ez zuten lantegia utzi, errusiarren hitzetan.

Bestalde, Donetsk eskualdeko administrazioko arduradun nagusiak altzairutegian izandako leherketa baten berri eman du, biktimarik izan den ala ez zehaztu gabe, Cadena 24 hedabide ukrainarrak zabaldutako informazioaren arabera.

Donetskeko Herri Errepublikako buru militarretako batek Azovstal lantegiaren aurkako erasoaren hasiera baieztatu zuen atzo.

Bost milioi errefuxiatu ukrainar gerra hasi zenetik

Ukrainako gerra hasi zenetik, bost milioi ukrainar atera dira herrialdetik, Iheslarientzako Nazio Batuen Erakundeko Agentziak asteazken honetan egindako azken balantzearen arabera.

Ukrainatik ihes egin duten horien artetik erdiek baino gehiagok (2,8 milioi) Polonian hartu dute babesa. Halaber, beste milaka Errumaniara  (757.000), Errusiara (549.000) edo Hungariara (471.000) joan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Errusia bideoak Vladímir Putin albisteak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Ukrainako presidentea